
Artiako Lagunak bizilagun taldea kezkatuta dago Juan Thalamas kaleko ezkien mozketa dela eta. Ezkiak auzotarrentzat estrategikoak dira, itzala emateaz gain, Gi-636 errepideko trafikoaren zarata murrizteko pantailak baitira.

Bi zuhaitzen mozketa dela eta, Osinbiribileko biribilgunearen eta Behobiako biribilgunearen arteko errepidea moztu dute, eta 16:00ak arte mantenduko dute itxita.

Maila katea aldatzen ari dira eta lan horiek bi hilabete iraungo dituzte. Bien bitartean, ondoko igogailua erabiltzea gomendatu du udalak.

Pintura lehiaketarako izen-emateak irekita daude dagoeneko. Izena emateko azken eguna irailaren 7a izango da.

Jaiak direla eta, Jesus, Dario de Regoyos eta Iñigo de Loiola kaleetako eta Artaleku eta Colon ibilbideko igogailuak eta Artiako eskailera mekanikoak 01:00ak arte egongo dira martxan uztailaren 2ra arte.

Jarduketa horien baitan galtzada eta espaloiak hobetu eta argiztapena aldatu dute. Lanak bukatzeko, gaur, bihar eta etzi Blaia itxita egongo da bi noranzkoetan, 09:00etatik 19:00etara.