Espainiako Erregina izango zen Juana la Loca-k Hondarribian lo egin zuenekoa kontatzen du Cosas de Alde Zaharra buletinaren 21. aleak. Errege Katolikoen alaba 1502an izan zen herrian, bere senar Hausburgoko Felipe artxidukearekin, Toledoko Gorteen aurrean Gaztelako koroako hautagai izendatzeko Bruselatik egindako bidaian.