Covid-19aren hedapena eteteko asmoarekin, Irungo Caser Residencial Anakan eta Hondarribiko Caser Betharram zein Uliazpi zentroetan garbiketa lanak egin dituzte suhiltzaileek.
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu duenez, iragan astean atzemandako agerraldiaren ondorioz beste kutsatu bat dago; denera, zortzi kasu daude aktibo.
Joan den astean positibo baten inguruan informatu zuen aldundiak; dagoeneko sei lagun gehiago kutsatu direla jakinarazi dute gaur Diputazioko iturriek.