2012tik bihotz berezi batekin, hau da, sortzetiko kardiopatia batekin jaiotzen diren haurrak eta haien gurasoak laguntzen dabil Bihotzez elkartea. Bizitza osorako zama hori leuntzen laguntzen diete.
Lur Alai Squash Klubak antolatutako selekzioen arteko txapelketa lehiatu zen larunbatean Artalekun. Bien bitartean, squasha babesteko aldarrikapen pankarta bat zintzilikatu zuten Artalekuko harmailetan Bidasoaren eta Bartzelonaren arteko partidan.
Lur Alai Squash Klubak antolatutako lehiaketa 09:00etan hasi eta 19:00etan bukatuko da. Lehiaz harago, laugarren pista berriz irekitzeko eta squasha babesteko eskatuko diote Irungo Udalari.
Txingudi Errugbiko harrobiko taldeak dira lehian arituko diren bakarrak. 14 eta 16 urtez azpiko taldeak Plaiaundin arituko dira, eta 18 urtez azpikoak, Donostiako Miniestadioan. Partida guztiak bihar dira.