Azken bi asteetan bi eraso salatu dira Irunen. Azkena, larunbat honetan. Gaur, 12:30ean, elkartzeko deia egin dute.
29 urteko gizonak ustez fisikoki eta sexualki eraso omen zuen bere bikotekidea.
Txomin Sagarzazu alkateak agerraldia egin du gaur, biktimei eta haien familiei "elkartasuna" eta "errespetu osoa" adierazteko. Herria "hunkituta eta oso triste" dagoela esan du Sagarzazuk.