
Txuri-beltzek abuztuaren 27ko asteburuan hasiko dute aurtengo liga, etxean. Irundarrak denboraldi aurrearekin aurrera doaz, eta larunbatean jokatuko dute lehen lagunartekoa, Eibarren aurka, Zarautzen.

Egun gutxi barru jarriko da martxan talde txuri-beltza. Aurtengo sasoia prestatzeko zortzi lagunarteko iragarri dituzte. Azken egunetan fitxaketak, bajak eta kontratu luzapenak jakinarazi ditu klubak.

Larunbatean, 11:00etatik aurrera, trinketeko kluben arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira Irunen. Gizonen mailako bi final lehiatuko dira.