Antxoko gaztetxean aurkeztuko du gaur Harremantxok jai parekideak aldarri landu duten Gurekin jai bideoklipa. Hainbat emakume antxotar bildu dira eta jaietan dantzatzeko aproposa den abestia baten bertsioa egin dute, sanferminetan erasorik gabeko gunea aldarrikatzeko. Gaurko aurkezpenaren ondoren, sare sozialetatik zabalduko dute bideoklipa.