
Apirilaren 12an prentsan bloke kirurgikoaren proiektua geldiariko zutela jakinarazi ondorenetik Bidasoa Ospitaleko zuzendaritza ez da oraindik langileekin bildu.

Osasun sailburuak baieztatu dio kirofanoak itxi gabe bloke kirurgikoa berritzeko alternatibak bilatzen ari dela, eta datozen asteetan bilerak egingo dituela eragileekin.

"Bidasoa ez da ebakuntza gelarik gabe geratuko urte eta erdi baino gehiagoz, eta hori da garrantzitsuena", adierazi du Santanok.

Plataformako kideekin batera David Nuño udaleko ordezkaria eta Eukene Lopez zinegotzia izango dira, "Sagardui sailburuari eta jaurlaritzari beren jarrera berraztertzeko eskatzen jarraitzeko" asmoz.

"Eskualdea entzun eta errespetatzeko modu bakarra bloke kirurgikoa berritzeko egun proiektua geldiaraztea da", plataformaren arabera.

Eskualdeko herritar guztiak deitu dituzte biharko mobilizaziora, "gure eskubidea baita eskualdean kalitatezko arreta kirurgikoa bermatzea".

Bloke kirurgikoaren obrek eragingo dieten alde guztiekin hitz egin ondoren, Bidasoko erakundeei proiektuari buruzko informazioa emateko galdegin diote Osasun Sailari Irungo jeltzaleek.

"Gardentasuna eta kirurgia zerbitzu guztiak Bidasoa ESIn mantentzea" aldarrikatuko du sindikatuak larunbateko manifestazioan. 18:00etan abiatuko dira San Juan plazatik.

David Soto legebitzarkideak salatu du Osakidetzak "bigarren mailako herritar" gisa tratatzen dituela 18 hilabetez zerbitzurik gabe uzteko asmoa duelako.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak egindako erantzunak ez du asebete udala, eta zalantza horiek argitu arte lanak egiteko esleipena geldiarazteko eskatu du.

Proiektua egin aurretik eskualdeak behar dituen osasun zerbitzuak zehaztu eta adosteko galdegin dio Gotzone Sagarduik zuzentzen duen sailari.

Ostiralero moduan, bloke kirurgikoaren proiektua geldiarazteko eskatuko dute Bidasoa Ospitaleko langileek

Osasun Bidasoa plataformak 'Zer dago jokoan Bidasoa ospitalean?' izenpeko hitzaldia antolatu du etzirako, Hondarribiko Kultur Etxean.

Mediku eta larrialdi zerbitzuetako profesionalek egindako lana eta esfortzua agerian uzteaz gain, erakunde publikoen, elkarteen, enpresen eta GKEen sostengua eskertu dute.