
Alde batetik, errespetua eskatu dute Santiagotarrak klubarentzako, animalia hil zuena piraguista izanik, "zuzenean inplikatu" baitute kluba herritarrek. Eta bestetik, "edozein animalia-espezieren aurkako edonolako indarkeria, tratu txar edo abusuak" gaitzetsi dituzte.

Antza, lekukoen testigantzek eta erakunde ekologistaren informazioak bat egiten dute. Palaz erail omen zuen piraguista batek animalia.