
Bi pertsonako taldeek mugaren eta lurraldeko memoria historikoaren gaineko proposamenak aurkez ditzakete beka eskuratu ahal izateko.

Zazpigarren aldiz eskainiko du udalak Gazteartean ikerketa beka, 8.000 eurokoa. 35 urtetik beherakoei begirakoa da.

Hondarribia Sormen Hiria programa tokiko sortzaileei laguntzeko tresna estrategikoa da udalarentzat, eta Madalen lokalak erakusketa espazio eta bitartekaritza egitura gisa funtzionatuko du.

Hondarribia Sormen Hiria beka berraktibatu eta, aldi berean, erakusketa gela eta estudioa izango den lokala aurkeztu du udalak.

Programa honek gazte euskaldunak hegoaldeko herrialdeetako lankidetza ekintzetan sentsibilizatzeko, eta herrien arteko elkartasun kultura sustatzea du helburu. Ahizpa Pasionistekin lankidetzan aritzen da Behar Bidasoa.

'Musika modernoan murgiltzeko harizko musika tresnentzako ikastaroa' proiektuarekin gailendu da. Orain, zortzi hilabete izango ditu lana gauzatzeko.

Hautagaiak eta proposamenak aurkezteko epea hilaren 24an bukatuko da eta lanak argitaragabea izan behar du.

Hiriko emakumeen ekarpen historikoa nabarmentzea izango da bekaren helburua, esparru askotan: lanean, gizartean, ekonomian, politikan eta kulturan. Otsailaren 14ra bitarte bidali daitezke proposamenak.

Aurtengo onuradunek ere 9.000 euro jasoko dituzte ikerketa lana egiteko. Antropologia, filologia, toponimia, literatura, osasun publikoa, hidrologia edo botanika bezalako esparru bat aukeratu beharko dute lanerako.

Hondarribiko artistei zuzendutako 6.000 euroko bi beka eskaintzen ditu Hondarribia Sormen Hiriak. Apirilaren 5era arte izango da beka eskatzeko aukera.

8.000 euroko laguntzarekin bultzatzen du ikerketa Irungo Udalak. Proiektuak urriaren 5a bitarte aurkez daitezke, bakarka edo taldean.

Abestiak grabatzen laguntzeko 10.000 euroko diru-laguntza da sortu dutena Elkar argitaletxeak, Antxeta irratiak eta EHZ Festibalak.

Bekak euskaraz egindako ikerketa suspertu eta bultzatu nahi du. Hilaren 27a da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Negozio bat abian jartzeko ekimen berritzaile bat esploratu nahi duten pertsonei, laguntza ekonomikoa, aholkularitza eta doan lan egiteko gune bat eskaintzen zaie.

Irungo gazteek sexu generikoari eta honi lotutako diskriminazioei buruz duten pertzepzioa eta jarrera landu dute Uxue Diez eta Maite Azabalek.

35 urtetik beherakoei zuzendutako diru laguntza da, haur, nerabe eta gazteei buruzko gaiak jorratu ahal izateko.

Bekadunak 18.000 euro jasoko ditu eta Erdi Aro amaierako eta Aro Modernoaren hasierako emakumeen historia ikertuko ditu.