Gaur goizean zabaldu ditu ateak Irungo Ficoba erakustazokan Be Veggie jaialdi beganoak. Eguerdian erakustazoka jendez gainezka zegoen.
Abenduaren 6tik 8ra egingo da eta jatorri begetalaren eta animalien esplotaziorik gabeko kontsumoaren topagunea izango da Ficoba. 60 postu eta 40 jarduera baino gehiago programatu dituzte.
Jaialdi beganoa berritasunekin eta ohiko hitzorduekin egingo da Ficoban. Lehen aldiz, Espainiako V-Label sariak banatuko dituzte jaialdian.
Jaialdiak Ihobek "ingurumenarekiko iraunkorra" izateko ezarritako helburuarekin bete duela baieztatu dute antolatzaileek. Horretarako, erakusketarien eta bertaratu direnen joerak hartuko dituzte aintzat.
HIru egun iraungo ditu beganismoaren festibalak. Era guztietako 70 postu jarriko dira eta kosmetika, elikadura edota moda beganoari buruzko hitzaldiak eta zuzeneko saioak topatuko dituzte gerturatzen direnek.
Beganismoa ardatz duen jaialdiaren V. ekitaldia izango da aurtengoa, eta antolatzaileak programa zabal bat prestatzen ari dira.
Urteko lehen erdiko balantzea eginda, "datu bikainak" lortu dituztela aitortu dute. Bigarren seihilekorako ere "aurreikuspen onak" dituzte, eta urriaren 3an Ficobaren hogeigarren urteurrena ospatuko da.
Erakusketak, hitzaldiak, tailerrak, haurrentzako jarduerak, zozketak edota zuzeneko musika egongo dira. Sarrera eta aparkalekua doan dira.