Bizitza begetala aldarrikatzen duen azoka

Gaur goizean zabaldu ditu ateak Irungo Ficoba erakustazokan Be Veggie jaialdi beganoak. Eguerdian erakustazoka jendez gainezka zegoen.

Gaur goizean zabaldu ditu ateak Irungo Ficoba erakustazokan Be Veggie jaialdi beganoak. Bizitza %100 begetala egiteko aukera ugari aurkituko dituzte asteburuan bertatik igaro nahi duten herritarrek. Eta nola ez, animaliak zaintzen dituzten santutegi eta ingurumena zaintzen duten GKEak ezagutzeko aukera izango dute ere.

Gaur eguerdirako jada zientoka herritar igaro dira erakustazokatik. Elikadura, moda eta kosmetika beganoa oinarri dituzten 60 postuak ikusteko eta show cooking batez edota hitzaldi batez gozatzeko aukera izan dute. Ikus egitaraua.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.