
Lehen txanda baino ezin izan dute lehiatu arraunlariek; Trintxerpek irabazi du lehen txanda. Denboraldia hasi aurreko proba esanguratsua izan behar zuena zapuztu zuen enbatak larunbatean. Erlojupeko ez puntuagarria jokatzekoa zen 17:00etatik aurrera, baina traineruen lehen txanda baino ezin izan zuen irten arraun egitera, haize bolada bortitzek itsaskirria eragin zutelako. Lehen txanda bukatuta, 15 minutuko atsedenaldia eman eta estropada badia barruan jokatzea erabaki zuten, sei luze osatuz, baina atsedenaldia igarota itsasoaren egoera baretzen ez zela ikusirik, bertan behera utzi behar izan zuten estropada, zortzi traineru faboritoen lehiaz gozatu gabe. Lehen txandan Trintxerpe izan zen azkarrena. 21 minutu 45 segundo eta 31 ehuneneko behar izan zituen estropada eremua osatzeko. Bigarren izan zen Oriori Bri bost segundo atera zizkion Trintxerpek. Getaria hirugarren izan zen, eta laugarren Hondarribia B. Bateletan Orio nagusi 47 ehuneneko atera zizkion Oriok San Juani herenegun Loiolan. Bertan jokatu zuten Gipuzkoako Batel Ligako hamargarren jardunaldia, Hernanik antolatuta, eta sanjuandarrek bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Illunbe bosgarren izan zen, Orio B eta Ur Jokoren atzetik; Hibaika seigarren izan zen eta zazpigarren San Juan B ontzia. Gazteen Mailan, Illunbek irabazi zuen eta San Pedro izan zen bigarren. Okerrago ibili ziren sanjuandarrak, zortzigarren postuan helmugaratuta. Gazteen Mailan, baina neskatan, eskualdeko azkarrenak Hibaikakoak [...]

Batelak ikusteko parada izango da etzi, Oiartzun ibaian, Hibaika arraun elkarteak estropada antolatu baitu. 11:30ean irtengo dira batelak, eta erlojuaren kontra ariko dira: Zumardiko zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeraraino. Gipuzkoako Ligarako pun...

Gipuzkoako Ligaren aurretik izandako emaitzak berretsi dituzte Hibaika Arraun Elkarteko batelek Orion. Ligako lehen estropada egin zuten bertan —Zarautzek antolatu zuen—, eta nesken Haur-Kadete Mailan, mutilen kadeteetan eta nesken Gazte Mailan lor...

Joan den asteburuko Donostiako sei garaipenen ondoren, asteburu honetan emaitza apalagoak lortu dituzte Oarsoaldeko batelek Tolosan jokoan izan duten Federazio Kopako estropadan. Eskualdeko ontzien artean Hibaika Arraun Elkarteko Kadete Mailako mutilen...