Bihar hasiko da Gipuzkoako Batel Liga, Donostian

Batelak Oiartzun IbaianArraun sasoi ofiziala bihar hasiko da Donostian, Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropadarekin. Loiolan egingo dute estropada, Urumea ibaian, 12:00etatik aurrera. Bertan Oarsoaldeko klubetako ordezkariak izango dira, emakumeetan eta gizonetan. Gipuzkoako Ligako gainontzeko estropadak honakoak dira:
  • Hilaren 19an, Donibanen.
  • Hilaren 26an, Errenteria-Oreretan.
  • Otsailaren 1ean, Orion.
  • Otsailaren 2an, Zumaian.
  • Otsailaren 9an, Zarautzen.
  • Otsailaren 16an, Zumaian.
  • Otsailaren 22an, Donibanen.
  • Martxoaren 8an, Zumaian.
  • Martxoaren 15ean, Donibane Lohizunen.
  • Martxoaren 16an, Trintxerpen.
  • Martxoaren 22an, Donibanen.
  • Martxoaren 30ean, Getarian.
  • Apirilak 5 eta 6, Gipuzkoako Txapelketa San Pedron.
  • Apirilaren 12 eta 13an, Euskadiko Txapelketa Legution.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.