Bertan behera geratu dira aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketa eta batelak

Bihar Bilbon egitekoa zen aulki mugikorreko Euskadiko Distantzia Luzeko Txapelketa bertan behera geratu da eguraldi txarragatik. Bigarren aldia da suspenditzen dutela, lehen aldiz Hondarribian egin behar baitzuten, urtarrilaren 19an. Arrazoi beragatik, gaur ez da jokatuko Batelen Ligako jardunaldirik. Pasai Donibanen zen ospatzekoa, baina 100 kilometro orduko haizeak espero dituzte eta lehiaketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.