19:00etan elkartuko da Hondarribiko Gure Esku Dago, Kultur Etxeko 103. aretoan, eta hemendik aurrera astelehenero errepikatuko dute, ordu eta leku berean.
Ekainaren 21ean hautetsontzi erraldoia bat eraikiko dute Anoetako estadioan. Gaurkoa ez da hain handia izan, baina aniztasuna eta kolorea soberan izan ditu. Oso jendetsua izan da Gure Esku Dagok antolatutako Joste Eguna.
Ekainaren 21ean Donostian egin behar den ekitaldirako 50 oihal osatu behar dira herrian; dagoeneko 40 banatu dituzte.
Ara es l’hora. Erabakitze eskubidearen alde leloarekin, Hondarribiko EH Bilduk Kataluniako galdeketaren aldeko elkarretaratzea burutu zuen atzo, igandez, San Pedro kalean. 60 pertsona batu ziren ekitaldira eta Katalunian egindako galdeketari babesa agertzeaz gain, herri guztien erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten.