'Eskura' eztabaida abiatuko du Gure Esku Dago-k Kultur Etxean

19:00etan elkartuko da Hondarribiko Gure Esku Dago, Kultur Etxeko 103. aretoan, eta hemendik aurrera astelehenero errepikatuko dute, ordu eta leku berean.

Hondarribiko Gure Esku Dago taldeak bilera egingo du gaur arratsaldean (astelehena), Eskura hausnarketaren barruan. 19:00etan elkartuko dira, Kultur Etxeko 103. aretoan, eta hemendik aurrera astelehenero errepikatuko dute, ordu eta leku berean. Eskura baino lehenago, Bizkarrezurra eztabaida burutu zuen Gure Esku Dago-k martxoan. Bertan, GED-en etorkizunari begira hartu beharreko erabakiak landu zituzten, egitekoaz, jardueraz, antolamenduaz, finantzazioaz, eta abar. Bizkarrezurra-tik ateratako eztabaida-txostena izango da hain zuzen ere Eskura prozesuko oinarria. Labur esanda, bide-orria zehaztuko du hemendik aurrera Gure Esku Dagok, eta prozesua ahalik eta parte hartzaileena izatea nahi dute. Joste Eguna Gure Esku Dago
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.