Oinaurreko irteera berriro ixtea planteatu dute, behar izatekotan. Halaber, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin diete irundarrei eta hondarribiarrei.
Lapurdira joan nahi dutenek Irungo trafikoa ez kolapsatzeko hainbat neurri hartzeko prest agertu dira udala eta Eusko Jaurlaritza. Esaterako, autobidetik ez irteteko seinaleak jarriko dituzte edota hirirako sarbideak itxi momentu puntualetan.
Trafikoaren araberakoak planifikatzeko baliatu nahi dute erakundeen arteko lan mahaia. Bestetik, erdigunea ez kolapsatzeko seinalizazioak jartzearen beharra mahai gaineratu dute alkateak eta Jaurlaritzak gaur izandako bileran.
Bidegi eta ASF-k auto ilara luzeak daudenean ordainlekuak irekitzeko sinatutako hitzarmena dagoela gogoratu du Cristina Laborda jarduneko alkateak.
Trafiko buxadura dagoenean bidesariak irekitzea eta trafikoaren gaineko informazioaren zabaltzea hobetzea galdegin dituzte. Beste behin jendarmeen kontrol selektiboak salatu dituzte ere.
Udan sortu ziren auto ilara bukaezinen arrazoiak argitzeko eskatu zuen Irungo EAJk abuztuan. Asteartean jaso zuten eskari horren erantzuna.
Egoera zein den jakiteko Irunera gonbita luzatu dio. Bien bitartean, aldundiko trafikoko zuzendariarekin bilduko da alkatea.