Hilaren 18an eta 26an edonolako soinuak itzaliko dituzte. Bestalde, kontzertuez gozatzeko mugikortasun urriko pertsonentzako plataformak jarriko dituzte.
Behar bereziak dituzten haurrei eta haien familiei arreta eskaintzeko, Ficobako aparkalekuan kokatuta dauden atrakzioetako musika kenduko dute gaur 17:00etatik 19:00etara.
Sanpedro eta sanmartzialetako feriak eta atrakzioak Ficobako aparkalekuan kokatuko dira. Postuek, berriz, Luis Mariano ingurua hartuko dute. Biak ala biak jaiak irauten duten denboran egongo dira irekita.
Prezioak ezarri dituzte, eta aurten, hiru egun berezi egongo dira prezioei dagokienez. Bestalde, Luis Marianon postuak jarriko dituzte ere.