Hogei urteko ibilbidearen ondoren, talde propioarekin ariko da Mikel Sarriegi hondarribiarra Itsas Etxean. E, petrel! Julio Villarerekin solasean obraren euskrazko estreinaldiarekin.
Astrolabium Teatroa sortu zuen iaz, gustuko obrak antzezteko. Hasteko, Julio Villar donostiarraren abenturekin «ukitzen duen obra» sortu du.
Sarriegi bera eta Alvaro Garaialde dira aktoreak, eta Iñaki Dieguezek akordeoia zuzenean joko du. Abentura eta ametsak uztartzen ditu obrak.