Talde txuri-beltzak ostiralean hasiko du denboraldi aurrea Galen, zaleei ateak irekita, 10:00etan. Aurrez, bihar, Fran Justo prestatzaile berria aurkeztuko dute. Horrez gain, hilaren 21ean, Euskal Herria Txapelaren finala jokatuko dute Realak eta Osasunak Galen.