Hilaren 16an Haurren Eskubideen aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horren harira, atzo Pasaiako udaletxean agerraldia egin zuten Amaia Agirregabiria alkateak eta herriko hiru ikastetxetako haurrek, egun horretako jarduerak aurkezteko asmoz. Alkateak udalaren izenean adierazpen bat irakurri zuen. Horrela, gogorarazi zuen duela lau urte Udalbatzak, aho batez, haurren eta nerabeen erakunde-adierazpena onartu zutela. Horrela, gaur egun haur eta nerabeen tratu onaren aldeko konpromisoa hartu dutela berretsi zuen, eta horretarako gizarte sare zabal egituratuta dagoela. Bertan parte hartzen dute udalak, hezkuntza komunitateek eta nerabeekin lanean ari diren udalerriko elkarteek. Agirregabiriak esan zuenez, hiru proiektu garatu dituzte: haurren babeserako gaiari buruzko prestakuntza, alde batetik, sentsibillizazioa bestetik, eta haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko gizarte sarearen sendotze lana. Eskubideak bermatzeko udalak plan bat duela eta bi foro sustatu dituela gaineratu zuen alkateak, “tratu ona errealitate bihurtu nahian”. Hala ere, eskubideak murrizten ari direla salatu zuen Agirregabiriak. “Aurten oinarrizko bi eskubide urratzen ari dira: osasuna eta hezkuntza. Biak dira oinarrizkoak, eta biak jasota ageri dira haurren eta nerabeen eskubideei buruzko nazioarteko adierazpenean. Horrenbestez, saiatu gaitezen guztion artean, etorkizunean eskubide horiek urratu ez daitezen”. Alkateak hitza hartu ostean, hiru ikastetxetako haurrek emankizun bana eskaini zuten. Abestu ondoren, haurrek euren eskubideen dekalogoa irakurri zuten. Datorren ostiralean Pasaian egingo [...]
Anunciata ikastetxeko gurasoek antolatuta, Pasaialdeko Futbol 8ko II. Torneoa jokatzen hasi dira 09:30ean, Don Boscoko zelaian. Lehian, eskualdeko ikastetxeetako 100 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute. 14:00ak, gainera, bazkaria egingo dute. Txa...
Anunciata ikastetxeko Batxilergoko hiru ikasle eta irakasle bat Malagara (Andaluzia) joango dira datorren astelehenean, Gazte Ikertzaileen Kongresuaren XXV. ekitaldira. Victorio Luzuriaga enpresaren gaineko ikerketa eramango dute Espainiako Hezkuntza, ...
Ingurumen arloko bi ikerketa proiektu aurkeztuko dituzte bertako hiru ikaslek Zaragozako biltzarrean. Maider Díezek eta Andrea Kinastek Max mix nuklearra lana aurkeztuko dute eta Iván Matellanesek Aldaketa klimatikoaren erruleta; bideojokoa. Anunciat...