
Inauterien atarian, jardueraz beteriko asteburua izango dute hiritarrek, eta bi desfileez gain, Trikipoteoa eta Diana Berezia egingo dute.

Desfilea 19:00etan izango da Alberto Anguera plazatik hasita, eta Irungo Atsegiña Elkartea prestaketaren azken lanak egiten ari dira.

Irungo Atsegiñak irundar guztiak animatu ditu parte hartzera. Desfilea prestatzeko bi entsegu programatu dituzte. Ohiko afarira joateko izena emateko azken eguna hilaren 25a da.