"Hondarribiaren izena goraino eraman duzu, Mikel"

25 urte egin ditu Mikel Orbañanosek Hondarribia Arraun Elkartean. Gaur, omenaldi berezi bat egin diote, herriak bere lana aitor zezan.

Andoni Gaztelumendi

Mende laurdena. 25 urte daramatza Mikel Orbañanosek Hondarribia Arraun Elkarteko gizonezkoen lehen traineruaren aurrean, entrenatzaile moduan. Harrezkeroztik, bost Kontxa eta hiru liga gehitu dira Hondarribia Arraun Elkarteko lorpenetara. Ez dira urte gutxi, eta ezta ere sari gutxi. Orbañanosek, bere jaioterria atzean utzi, eta Hondarribian errotu zuen bere kirol ibilbidea, eta lorpen guzti horien atzean dago oriotarra.

Mende laurden hori ospatzeko gaur omenaldi bat egin diote, Portuan, bere ingurukoen eta lagunen artean. Arraunez osaturiko pasillo bat eginez hurbildu da Orbañanos oholtzara. Arraun horiek itxekitzen, herriko hainbat aurpegi ezagun, kirolari eta lagun izan dira. Aurresku batekin egin diote agurra, eta ondoren, makila emanez borobildu dute omenaldia. 

Arraun elkarteak adierazi du “emozioa, esker ona eta harrotasuna izan dira nagusi egun ahaztezin honetan”, eta “merezitako aitortza” izan dela gaurkoa. “Hondarribiaren izena goraino eraman duzu, Mikel”, gehitu du arraun elkarteak.

Hona hemen gaur HITZAk omenalditik jasotako argazkiak:

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.