Isa Muguruzak kolorez irudikatu ditu 2026ko eguberriak

'Irun, Gabonetako Etxea' lelopean irudikatu ditu ilustratzaile irundarrak aurtengo eguberriak; Ikust Alaia da kartelaren protagonista.

2026ko Irungo eguberriek badute kartela. Aurtengo berritasun nagusia Gabonetako Etxea da, eta hori irudikatu du Isa Muguruza ilustratzaile irundarrak. Kartelaren protagonista Ikust Alaia eraikina da, eta kolorez, pertsonaiez eta apaingarriz bete ditu eraikina. Aurtengo kartelak eguberrien begirada original eta hurbila uztartzen ditu. “Emaitzak txoko bakoitza deskubritzera gonbidatzen gaitu, eta datozen asteetan Ikust Alaia eraikinean zer nolako giroa izango den iragartzen digu”, adierazi dute.

Beste urte batez, izaera propioko eguberriak apaintzeko apustuari erantzuten dio kartelak, eta udalak irundar bati eman dio hiriko egutegiaren barruko nagusietako bat irudikatzeko ardura. Diseinua 2026ko Irungo egunberrietako kanpainaren parte izango da, eta adin guztietako programazioaren erakuslea izango da. 

Muguruza Irundik kanpo ere ezaguna da, eta begirada artistiko pertsonal eta propioa eman die aurtengo eguberriei. Ilustrazio digitalean, pinturan, diseinu grafikoan, modan eta zuzendaritza artistikoan aritu da. Horrek ahalbidetu dio unibertso berezia sortzea egindako ibilbidean, kolorez betea eta estetika pertsonal batekin. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.