[Hondarribitarren sailkapenarekin] Beñat Bengoetxea eta Anie Mendia, Hondarribiko lehenak helmugan
Bengoetxea izan hondarribiar azkarrena, eta Mendia emakumezkoetan. Orotara, 188 hondarribiarrek eman zuten izena Behobia - Donostia lasterketan.
Beñat Bengoetxea eta Anie Mendia izan ziren Behobia – Donostiako hondarribiar azkarrenak gizonezkoen eta emakumezkoen sailkapenetan zehazki. Orotara 188 hondarribiarrek eman zuten izena, baina ezinezkoa da jakitea ea denek egin zuten korri, ondoren dortsal aldaketa ugaria izan ohi da eta Irundik ateratzen den lasterketan. Halere, behin behineko sailkapenak adierazi du Beñat Bengoetxea izan zela lasterketa amaitu zuen hondarribiar onena.
Hona hemen lehen bost hondarribiarrak, gizonezkoetan eta emakumezkoetan, izen emateetan erregistratutako izenak kontuan hartuta, eta antolatzaileek erraztutako datuekin osatutakoa:
Gizonezkoetan:
- Beñat Bengoetxea 01:09:06
- Iñigo Fernandez de Barrena 01:10:25
- Johan Gonzalez 01:12:19
- Eñaut Gonzalez 01:13:51
- Julen Fernandez 01:14:14
Emakumezkoetan:
- Anie Mendia 01:29:42
- Nerea Garmendia 01:34:41
- Zuhatz Amador 01:36:04
- Ainhoa Bandres 01:38:43
- Alicia Ortiz 01:41:32
Hona hemen hondarribiar guztien sailkapena (egin klik).


