Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ASTEKARIA
Iñigo Tumas - Korrikalaria

«Duela 37 urteko urduritasun berbera sentitzen dut irteeran»

1989an egin zuen bere lehen Behobia-Donostia. Orain, 35 ditu bizkarrean, eta aurten, beste bat gehituko du. Lasterketa asko aldatu da harrezkeroztik, baina hondarribiarrak berdin bizitzen du ibilbidea, ilusio eta poztasun ikaragarriarekin.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/11/06

Distantzia txikiak, ertainak eta maratoiak. Denetarik egin du Iñigo Tumas Legorburu korrikalari hondarribiarrak. Baina Behobia-Donostia lasterketa berezia da beretzat, bere lehenengoa izan baitzen, 1989an. Harrezkeroztik 35 aldiz egin du, eta aurten, 36. aldiz espero du Donostiako helmuga pasatzea. 1.10.00eko mugan izan zen bost urtez, eta gainditu ezin arren, denbora ederrak bildu ditu 35 urteetan.

Nola okurritu zitzaizun lehen urte hartan lasterketan izena ematea?

Banuen lagun bat aurreko urtean egin zuena, eta hark animatu gintuen lagun talde bat. Orduko hartan korri egiten nuen, ez asko, baina herrian, olinpiadetan adibidez, eta inguruko lasterketa baten batean. 18 urte nituen urte hartan, 1989an, eta dezente sufritu nuen lasterketan. Baina hurrengo urtean, berriro izan ginen Irungo irteeran. Beste lagun batekin ibili nintzen korrika urte horietan. Nik uste jende askorentzat lehen lasterketa luzea izan dela, azken finean giro ederra baitago, eta lagunen artean animatzen direlako.

37 urtek askotarako ematen dute. Lasterketa bera asko aldatu al da?

Ez dakit zehazki nire lehen urte hartan zenbat pertsona izango ginen, baina nik uste 3.000 korrikalari inguru izango ginela. Gogoan dut laugarren edo bosgarren Behobian kamiseta bat atera zutela, 5.000 korrikalarietara iritsi ginela ospatzeko. Bazen erronka bat urtez urte lasterketa handitzen joatea, eta lortu dute, gaur egun dauden milaka lagunek erakusten duten bezala.

1989ko Behobia-Donostia zure lehen lasterketa luzea izan al zen?

Bai. Gaztetan auzoko krosen bat egin nuen, baina lasterketa motzak ere ez nituen asko egin. Behobia izan zen nire ibilbide honen hasiera, eta hortik beste lasterketa batzuetara apuntatzen hasi nintzen, hala nola Guadalupeko Igoera eta San Martzialgo Igoera. 1992an Bidasoako Maratoi Erdia egin nuen lehen aldiz, beraz, pixkanaka mundu honetan sartzen joan nintzen. Beste herri batzuetako festetako lasterketetara ere hurbildu naiz.

Lehen urte horietan lasterketako helburua zein izaten zen? Denborari begiratzen al zenion?

Betidanik oso lehiakorra izan naiz. Lehen urtean asko sufritu nuen, eta normala da, 18 urte nituelako, eta adin horrekin lau entrenamendu luze eginda uste duzulako denarekin ahal duzula. Baina bigarren urterako gehiago entrenatu nintzen, kilometro gehiago pilatu nituen hanketan. Lehenengo urteko denbora gainditzea nuen helburu, eta lortu nuen. Hortik aurrera urtero izan zen horrela, aurreko denbora gainditu nahian.

Gogoratzen al duzu 1989ko hartan, zure lehenengo Behobian, zein denbora egin zenuen?

Bai, noski. 1.28 [ordubete eta hogeita zortzi minutu] egin nuen, eta hurrengo urtean 1.20. Gero 1.18, 1.16, 1.14…. 

1989ko lasterketako dortsala, Tumasen lehena.

Denbora onena zenbatean duzu Behobia Donostian?

Nire denbora onena 1.10ekoa da, eta bost urtez erregistratu nuen. Ezin izan dut inoiz muga hori gainditu edo hobetu. Halere, beti izan naiz oso erregularra, eta urte asko eman ditut 1:10 eta 1:15 artean, 20 Behobia baino gehiago seguru. 2023an belaunetik operatu ninduten, eta iaz 1:16 egin nuen. Urteak aurrera doaz, eta adina dela, eta belauna zela, azken urteetan pixka bat okerragora egin dut.

Zer nolako ezaugarriak ditu lasterketak?

Behobiatik aterata segituan Nafarroa etorbideko malda aurkitzen dugu, ez da oso handia baina zerbait bada. Gero Arretxeko igoera dator, eta 7. kilometroan Gaintxurizketakoa, lasterketako igoera luzeena da. Hasi nintzenean Lezotik pasatzen zen lasterketa, eta hor hainbat gora eta behera izaten ziren. Pasaiako portutik igarotzen zen gero, eta hori ere gogorra egiten zen. Bukaeran jada Mirakruzeko igoera dago, ez dela batere erraza, eta ondoren, beheraka, helmuga aldera.

Gaintxurizketa izaten al da momenturik gogorrena?

Niretzat gogorrena Mirakruzeko gaina da. Gaintxurizketa zazpigarren kilometroan da, eta oraindik ondo zabiltza. Baina Mirakruzekoa bukaera aldera denez indarrak gorde behar dira, bestela oso zaila egiten da igotzea. Halere, momentu txarrak azkar ahazten dira, eta momentu onekin geratzen gara normalean.

Geroz eta jende gehiago ikusten al duzu kaletik korrika?

Beti nabaritu izan dut urria aldera jende asko ateratzen zela kalera, entrenatzera, baina Behobia-Donostia bukatzerakoan lau bat gelditzen ginela. Nik beti entrenatu izan dut urte osoan zehar, baina jende asko soilik lasterketa honetarako prestatzen zen. Orain hori aldatu da, eta geroz eta jende gehiago ikusten da urte osoan zehar kalean korrika. 

Zure lasterketa gogokoena al da?

Beti izan dut egutegian markatuta. Txingudi Korrika, Donibane Lohizune-Hondarribia eta Behobia dira beti egiten ditudanak. Beñat Elzo mendi lasterketa azken urteetan ez dut egin, belauneko arazoak direla eta. Saiatzen naiz behintzat herrikoak eta ingurukoak egiten.

Zaintzeko eta entrenatzeko moduak asko aldatu al dira?

Entrenamendu ia berberak egiten ditugu gaur egun, baina adibidez nutrizio kontuak asko aldatu dira. Lehen lasterketa baino lehen hidratoak jaten genituen eta kito. Gaur egun garrantzia handiagoa ematen zaio elikadurari, eta ez soilik lasterketa garaian. Zer edo zer aldatu dut nik, adibidez orain gelak hartzen ditut, baina ez asko. Materialean ere aldaketa izan da, gaur egun jada edonork ditu 200 euroko zapatilak. Denetarik dago lasterketan, asko entrenatzen dutenak eta justu iristen direnak, baina kontziente izan behar gara arriskutsua izan daitekeela.

Masifikaziora iritsi al da egun Behobia-Donostia?

Egia da gaur egun 30.000 korrikalari inguru garela, baina niretzat behintzat berbera da urtez urte. Ez nuke esango lasterketak duen xarma galdu duenik. Nik behintzat irteeran duela 37 urteko urduritasun puntu berbera izaten dut. Azkenean disfrutatzea da garrantzitsuena, eta bakoitzak bere lasterketa egitea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Gipuzkoa, Euskal Herria

Orioko Udalak eskatu dio Jaurlaritzari «lehenbailehen» konpontzeko ‘Gure Gaskuña’ itsasontziaren egoera

Ekonomia, Gipuzkoa

Emakumeak gero eta leku gehiago hartzen ari dira Gipuzkoako enpresetako ardura postuetan, motel bada ere

Gipuzkoa, Ekonomia

Legazpiko Bellotako langile guztiei ezarri diete aldi baterako erregulazioa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak plaka bat jarriko du larunbatean Iñaki Kijeraren omenez

Kirola, Gipuzkoa

Parte hartzaile gehiago baina emakume gutxiago Behobia-Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Bergara tentsio handiko eremu izendatu dute

Kultura, Gipuzkoa

Gutxiengoen istorioak eta ahots isilak izango ditu ardatz aurtengo Literaktum jaialdiak

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.