Indarkeria matxistaren aurka, hilabete osoko programazioa
Azaroak 25aren harira hainbat jarduera antolatu ditu Emeki elkarteak datozen asteetan.
Azaroa bada hilabete berezia Emeki Elkartearentzat, indarkeria matxistaren aurkako egunak markaturikoa. Urteak daramatzate Emekiko kideek programazio zabala antolatzen, tailerrak, hitzaldiak, jarduerak edota elkarguneak uztartuz. Aurten ere hala izango da, eta gaur emango diote hasiera hilabeteari, komunitate emozionalari buruzko tailer batekin, 17:00etan, Emeki bertan. Hurrengo asteetan denetarik egingo dute, eta noski, azaroaren 25a egun garrantzitsuena izanik, pisutsua izango da.
Komunitate emozionalaren tailerra gaur ez ezik, 18an ere errepikatuko dute. Kirolak ere bere lekua izango du urtero bezala. Bixi Bixi pala txapelketa egingo dute, eta Marlaxka Xake Kluba hurbil izango dute Emekiko kideek. Aurten ere, berezitasun bezala, triatloia egingo dute, emakumezkoena, azaroaren 21ean. Hona hemen azaroarako prestaturiko programa:
-
Azaroak 4:
-
Komunitate Emozionala Tailerra — Emeki, 17:00-19:00.
-
-
Azaroak 13:
-
Hitzaldia: Iruñatik Hondarribira xakez (María Goñi Osacar) — Kasino Zaharra, 18:00-20:00.
-
-
Azaroak 14:
-
Bixi – Bixi: Emakume Pala Ttopara — Jostaldi, 10:00-13:00.
-
-
Azaroak 16:
-
X Emakume Xake Ttopara — Kasino Zaharra, 18:00-20:00.
-
-
Azaroak 17:
-
Literatura Lan(da)tzen Taller de lectura — Liburutegian, 17:00-18:00.
-
-
Azaroak 18:
-
Komunitate Emozionala Tailerra — Emeki, 17:00-19:00.
-
-
Azaroak 20 eta 21:
-
Amatasuna/isiltzen dena Tailerra — Emeki, 17:00-19:00 (20) y 10:00-12:00 (21).
-
-
Azaroak 22:
-
I Emakume Triathloia (Hendaia/Irun/Hondarribia) — 10:00-13:30, Txingudiko Elkarte Feminista eta Emeki Emakume Elkartea.
-
-
Azaroak 25:
-
Sare Morea Osatzen (eskolekin) — 11:00-13:00.
-
Kontzentrazioa — Martxoak 8 plaza, 18:00.
-
-
Abenduak 3:
-
Hitzaldia: Indakeria matxistaren kontra (Cristina Ubani Bazán) — Kultur Etxea, 19:00.
-
-
Abenduak 6:
-
Filma (gonbidapena): Bar Bahar — Kultur Etxea, 18:00-21:00.
-
-
Abenduak 10:
-
Hitzaldia: Las mujeres de la Prehistoria (María José Noain Maura) — Kultur Etxea, 18:00.
-
-
Abenduak 11:
-
Wikiemakumeak Tailerra — 17:00-19:00.
-

