Mahaian egon beharko duzu azaroaren 29ko hauteskundeetan?
Dagoeneko kontsulta daitezke Espainiako Gorte Orokorretarako Hauteskundeen hauteskunde mahaietako kideak izendatzeko zozketaren emaitzak.
Hilaren 29an egingo diren Espainiako Gorteetako Hauteskundeetako mahaiburuak eta bokalak izendatzeko zozketa egin da Hondarribian. Hondarribiarrek kontsulta dezakete jada hauteskunde mahaietako kide izateko hautatuak izan diren. Horretarako, herritarrek NAN zenbakia eta bigarren abizena sartu beharko dituzte, Hondarribiko Udalak gaitu duen esteka batean.

