Arima galduak infernura itzuli dira
Lehen aldiz egin zuten Gau Beltza Hondarribian. Arrakastatsua izan zen, jende ugari bildu zen eta puntu ezberdinetan.
Edurne Arroyok ateratako argazkia. Lehenengo aldiz egin zuten Gau Beltza Hondarribian larunbatean, eta arrakastatsua izan zen. Ehunka herritar bildu ziren egunean zehar, Muliaten, Sainduan eta Alde Zaharrean egindako jardueretara. Arima galduak herrian barrena izan ziren, suak beldurrak erre zituen arte.
Muliaten haur eta gurasoak elkartu ziren, eta oraindik ere Halloween-en itzala handia den arren, euskal Gau Beltzaren jantzi asko ikusi ziren. Izarak buruan eta arropa zaharrak gainean, herrian barrena aritu ziren arima galduak. Sainduan izuaren etxea egin zuten, arrakasta handiarekin. Baina ekitaldi handia Alde Zaharrean izan zen.
19:30ean argiak itzali zituzten, eta Alde Zaharra iluntasunean murgildu zen. Ibilbidean zehar, arima galduak haurren eta gazteen artean ezkutatu ziren, haien suak baliatuz izua hedatuz. Gipuzkoa plazan elkartu ziren denak, suaren inguruan, eta bertan, izuak idatzi, eta ondoren erre egin ziren. Horrekin batera arima galduak berriro ere infernura itzuli ziren.
Abesbatzak, dantzak… programazio zabala izan zen larunbatekoa. Baina lehenagotik ere tailerrak eta bestelakoak egin zituzten, kalabazak husten edota kriseiluak egiten, besteak beste.
Hona hemen Edurne Arroyok eta Enekoitz Urtxegik larunbatean ateratako argazkiak:

