Etxeko txikiek haien lehia izan dute
Familien lasterketa egin duteaurten ere Beñat Elzo lasterketan, kilometro bateko distantziarekin eta borroka handiarekin lehen postua lortzeko nahian.
Kamixeta laranja asko ikusi dira gaur Beñat Elzo mendi lasterketaren eremuan. Baina asko eta asko etxeko txikienenak ziren, haiek ere, urtero bezala, haien lasterketa izan dutelako. Mendi lasterketako sari banaketa bukatzerakoan, haur, gazte eta guraso guztiak helmugan jarri dira, haien lasterketa hasteko prest.
Kilometro bateko ibilbidea egin dute, eta batzuk lasai hartu duten arren, beste hainbatek zuten guztia eman dute, hasieratik bukaeraraino. Hainbat gurasok, mendi lasterketa egin ondoren, haien haurrekin beste kilometro bat egiteko aukera izan dute. Nork daki, agian hemendik urte batzuetara orain haurren lasterketan dauden gazteak mendi lasterketan ikusiko ditugu.
Hona hemen HITZAk familien lasterketan ateratako argazkiak:

