Damien San Martin eta Garazi Artola gailendu dira Beñat Elzon
Ion Olaetxea eta Anie Mendia izan dira hondarribiar onenak, eta era berean bigarrenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan.
Damien San Martin hendaiarrak irabazi du 2026ko Beñat Elzo mendi lasterketa. Nagusitasun handiarekin aritu da korrikalaria lasterketan zehar, eta helmugan ia bi minutu atera dizkio bigarren sailkatuari. 42:35ko denbora erregistratu du hendaiarrak. Emakumezkoetan, aldiz, Garazi Artola zumaiarra izan da lehenengoa. 50:35 minutu egin ditu Artolak.
Bigarren sailkatuak Ion Olaetxea eta Anie Mendia izan dira, biak hondarribiarrak. 50:49ko denbora egin du Mendiak, eta 44:26 Olaetxeak. Biak hondarribiarrak izanik, sari berezia bereganatu dute, hondarribiarren kategoriaren barnean. Olaetxearekin batera Xabier Etxabe sartu da helmugan, denbora berdinarekin. Emakumezkoetan Nerea Garcia donostiarra izan da hirugarrena 52:40ko denborarekin.
Sari banaketa azken korrikalaria helmugara iristean egin du antolakuntzak, eta Mindara elkarteko kideak eta Lupe Queiruga Kirol zinegotziak izan dira sariak banatu dituztenak.
Hona hemen HITZAk podiumean ateratako argazkiak:

