Irungo sozialistek AP-8an hirugarren errei bat egitea proposatu dute
Autobidean Behobiarainoko hirugarren errei bat egitea trafikoa arintzeko tresna eraginkorrena dela defendatu dute sozialistek.
Kamioiak, bide bat hartzen, Irun eta Biriatu artean Azken hilabeteotan, trafiko pilaketa ugari izan dira Irunen, hiria kolapsatzeraino. Egoera aztertuta, Irungo sozialistek AP-8 autobidean hirugarren errei bat sortzeko proposamena egin dute. Horrek trafikoa arintzen asko lagunduko lukeela defendatu dute, eta gainera, bateragarria dela diote Behobia inguruan egingo duten etorkizuneko sarbide berriarekin; bateragarria eta beharrezkoa dela diote. “Txingudiko zein Biriatuko ordainlekuek asko moteltzen dute trafikoa, eta hori hein handi batean, errepidean dagoen estuguneagatik da”, adierazi dute.
Ipar Euskal Herriaren arteko mugan egoteak aparteko trafikoa sortzea dakar, eta Biriatuko ordainlekuaren inguruan sortutako trafiko horrek bizilagunengan eragin zuzena duela azaldu dute. Horregatik, sozialistek Frantziako gobernuarekin koordinazioa eraginkorra izatea eskatu dute eta bolumen handiko trafikoa dauden egunetan neurriak eskatu dituzte Biriatun eta Behobian trafikoa arina izan dadin. “Hau ezin aitzakia bat izan hiriak behar dituen baliabideak eta neurriak atzeratzeko. Leialtasun instituzionala ezin da konformismoarekin nahastu“, salatu dute.

