Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Aparkalekuen ordenantza berria eten egin du udalak, herritarrak informatze aldera

Herritarren ezinegona ikusiz, ordenantzaren lehen onarpena atzeratu du udalak, eta hurrengo hilabeteak hondarribiarrak informatzeko baliatuko dituzte.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/28

Ezinegona sortu da azken egunotan Hondarribian, mugikortasun planaren barnean aparkalekuek sortu duten polemikak piztuta. Azken egunetan, Whatsapp eta sare sozialen bidez, hainbat audio eta bideo zabaldu dira, batzuk AArekin eginak eta beste batzuk herritarrek protagonizatuak, denak gaur udalbatzan bozkatzekoa zen aparkalekuen ordenantza berriari buruzkoa. Kexa mezuak ziren ikus entzunezkoak, eta horrek, herria piztu du, hainbat iritzi azaleraraziz. Gaur, Hondarribiko Udalak adierazi du ez duela udalbatzan gai hori aurkeztuko, eta hurrengo hilabeteak herritarrei informazioa helarazteko baliatuko dituela.

2025ean hasi zen aparkalekua arautzeko ordenantzaren ibilbidea. “Argi dago Hondarribiak aparkalekuen erregulazioa berrantolatu behar duela, gaur egungo egoerak desoreka handiak sortzen baititu”, azaldu du Igor Enparan alkateak. Zazpi urratseko bide bat aurkeztu zuen udalak iaz, eta denbora honetan, hirugarren puntura aurreratu dute lana. Lehenik, bizilagunen iritziak eta ideiak jakin nahi izan zituen Hondarribiko Udalak, eta horregatik hainbat topaketa eta bilera ireki egin ziren afera horren harira. Ondoren, hiru auzo topaketa egin ziren. Lehena, Akartegi eta Arkolla auzoetako bizilagunekin egin zen. Bigarrenan, Portua, Alde Zaharra eta Puntalea. Hirugarrena eta azkena Amute eta Mendelu auzoetako bizilagunekin izan zen. Egindako parte hartze saio guztietan, 250 pertsona inguru bildu ziren, Estitxu Urtizberea zinegotziak azaldu duenez. 

Ezin da ahaztu ere hiru TAO froga pilotu egin zirela iaz, Pasaia kalean, Amute auzoan eta Soroeta-Berrin. Froga horien bitartez, modelo berriak frogatu nahi izan zituzten, herrian ezberdintasun handiak dituzten hiru eremutan. “Pasaia kalean neguan ez dute presio handirik, baina udan hondartzara joaten direnek bertan aparkatzen dute eta ez dago lekurik, Soroeta-Berrikoen kasuan bertakoekin soilik presio handia dago, eta Amuten, aldiz, aireportura doan bidaiariak kotxea bertan uzten du denbora luzez eta eragin handia du auzoan”, adierazi zuen Urtizbereak garai hartan.

Atzera pausorik gabe

Orain baina, azken egunetan, herritar askok adierazi dute, aipatutako bideoen bitartez, ez dutela ideiarik ere ez udalaren asmo horietaz. Horren aurrean, udalak adierazi du ez duela presarik ordenantzan aurrera egiteko, egoera ikusita, eta informazio saioak antolatuko dituztela, hasierako onarpena atzeratuz, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen. Baina herritarrak ez dira kexu agertu diren bakarrak. EAJk aste honetan adierazi du informazio garden gehiago behar dutela herritarrek, eta ez dela nahikoa alegazioetara itxarotea jada prozesua hasita dagoenean. Horrenbestez, prozedura atzeratzea eskatu dute jeltzaleek. Horren aurrean, harriduraz mintzatu da Urtizberea: “Azken batzordean, alderdi guztiek eman genion ordenantzari udalbatzarako pasea, eta ez hori bakarrik, baizik eta denei galdetu nien ea proposatzen duguna disparate bat den, audioek esan duten moduan, eta denok ados egon ginen ez dela horrela”.

Enparanek gehitu du gaur udalbatzan hasierako onarpena onartuko balitz, horrek ez duela esan nahi ordenantzaren arau berriak hurrengo egunean aplikatuko direla. Hasierako onarpen horrek zirriborroa onartzen du, eta ondoren, herritarrek alegazioak jartzeko aukera izango lukete. “Hasierako onarpen bat izango litzateke gaur onartuko balitz, eta hori ere ulertu behar da. Beste bi urrats gehiago faltako lirateke ordenantza abian jartzeko”. Gainera, legeak dio udala behartuta dagoela alegazio guztiei banaka erantzutera. Udal gobernuko kideek adierazi dute eten hau ez dela atzera pauso bat. “Herritarrek bere egin behar dute prozesu hau, eta ez bada horrela, denbora gehiagoz eta sakonago landu beharko da. Presaz ibiltzeak ez dio inolako onurarik eragiten honi”, esan du alkateak. 

Ordenantzak, hurrengo helburuak ditu:

  • Benetan behar diren egoiliarrentzako plazak bermatzea, bereziki dentsitate handiagoko eremuetan eta garajerik gabe.
  • Txandaketa hobetzea, kudeaketa laburretan aparkatzea errazteko: erosketak, kontsultak, jatetxeak eta zerbitzuak.
  • Auto-pilaketa eta kutsadura murriztea, udalerri barruan aparkalekua bilatzeko beharrezkoak ez diren joan-etorriak saihestuz.
  • Araudia zonen arabera antolatzea eta argitzea, sistema bidezkoagoa, sinpleagoa eta auzo bakoitzera egokitua eginez.
  • Eremu kritikoetan bizi ez direnentzako iraupen luzeko aparkalekua kentzea eta gune sentikorrak edo bizitegi-eremuak babestea.
  • Aparkalekua mugikortasun iraunkorreko tresna gisa integratzea, ez bakarrik ordainketa kontrolatzeko edo denbora mugatzeko tresna gisa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako autoeskolak kexu dira 6.000 pertsona baino gehiago daudela azterketa praktikoa egiteko zain

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Herrera auzoko bizilagunek salatu dute «bazterturik» daudela, eta elkarretaratze bat antolatu dute etzirako

Euskal Herria, Gipuzkoa

Txomin Letamendiren sendiak justiziaren aitortza nahi du zikloa ixteko

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek bertan behera utzi dute greba

Gipuzkoa, Euskal Herria

ELAk greba egunak antolatu ditu Gipuzkoako zahar etxeetan azarorako eta abendurako

Ekonomia, Gipuzkoa

Shamonda birusaren kasu bat atzeman dute Gipuzkoan

Gipuzkoa, Euskal Herria

65 urteko motor gidari bat hil da Donostian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.