Bidasoko Txapelaundiak elkarteak urteroko sariak banatu ditu
Josefina Tenak eta Real Unionek 2026ko Bidasoko Bazkide Ongilearen eta Bidasoko Bazkide Kapelomagniko Ospetsuaren sariak irabazi dituzte.
Irungo Txapelaundien elkarteak urteroko egun handia ospatu zuen asteburu honetan Amaia KZn. Urtero Bidasoko Bazkide Ongilearen Saria eta Bazkide Kapelomagniko Ospetsuaren Saria banatzen dituzte. Aurtengo sariak Fuenterrabia tabernako Josefina Tena jabearentzat eta Real Union klubarentzat izan dira. Sari banaketarekin batera, lehenengo Txapelaundiei buruzko bideoa proiektatu zuten. Proiekzioan, gainera, Patxi Isasa berriki zendutako bazkideari omenaldia egin zioten.
Batetik, Bidasoko Bazkide Ongilearen Saria banatu zuten, eta kasu honetan, Josefina Tenak irabazi du. Urteetako ibilbidearen errepasoa egin zuten, eta Fuenterrabia tabernan lanean izandako urteen oroitzapenak gogoratu zituzten. Osasun arazoengatik ez izan zuen saria jasotzera gerturatu eta bere seme-alabak joan ziren. Bestetik, Bazkide Kapelomagniko Ospetsuaren Saria Real Unionentzat izan da. Stadium Galen mendeurrenaren irudiak erakutsi zituzten, eta urteetan egindako lana baloratzen duen saria jasotzera Igor Emery klubeko presidentea hurbildu zen, Juan Mancisidorren laguntzarekin.
Sari banaketa amaituta, harremanak sendotzeko bazkaria egin zuten antolatzaile zein saridunek. Bazkalorduan kanturako tartea izan zuten eta giro onean amaitu zuten egun berezia.

