Txinzer hondakinak biltzeko hainbat kamioi probatzen ari da
Irudi korporatiborik gabeko kamioi berriak probatzen ari dira Irunen eta Hondarribian, horiek erosteko lizitazioaren proba teknikoak egiteko.
Hiri hondakinak biltzeko kamioi berriak probatzen ari da Txinzer asteotan. Ibilgailu berriak erosteko lizitazio prozesua du abian, eta prozesuan parte hartzen ari diren enpresek hainbat kamioi probatzeko aukera izango dute. Ibilgailu berri hauek ez dute Txinzerreko irudi korporatiborik edukiko probak egin bitartean. Irunen eta Hondarribian ariko dira hiri hondakinak biltzen, haien funtzionamendua probatzeko.
Probak egin bitartean, modelo bakoitzak eguneroko lanaren benetako baldintzetan nola funtzionatzen duen egiaztatuko dute. Bestalde, herritarrei dei egiten die ohikoak ez diren kamioak ikusiko dituztela kalean datorren astetik aurrera, horrek bestelako nahasmenik sor ez dezan.

