10 eta 11 urteko ikasleek ere 'Beldur barik' sariketan parte hartu ahalko dute
10 urtetik 20 urte bitarteko ikasleek azaroaren 15era arte dute indarkeria matxistaren kontrako ikus entzunezko lanak aurkezteko epea.
Hamabigarrenez martxan jarriko dute Beldur Barik sariketa. Aurten gainera, berritasun bat izango du: lehenengo aldiz 10 eta 11 urteko ikasleek parte hartzeko aukera izango dute. Berritasun honi esker, 10 urtetik 20 urtera bitarteko ikasleek indarkeria matxistaren gazteen kontrako adierazpideak bistaratzeko ikus entzunezko lana egin beharko dute. Azaroaren 15a lanak aurkezteko azken eguna izango da.
Beldur Barik indarkeria matxistaren jarrerak prebenitzeko sortu zen, eta aurkeztutako lanak egunerokotasunean oinarrituta egon beharko dira. Sariketan parte hartzeko oinarriak honako hauek izango dira: hiru minutuko ikus entzunezko lan bat egin, euskaraz edo gaztelaniaz izan daitezke, eta azkenik, bi hizkuntzetan aldi berean eginez gero, azpitituluak eduki beharko dituzte. Gainera, antolatzaileek azpimarratu dute euskara erabiltzea balioetsiko dutela.
Aurten gainera, lehenengo aldiz hiru kategoria bereziko dituzte: 10 eta 11 urtekoak, 12 urtetik 15 urtera, eta azkenik, 16 urtetik 20 urtera. Kategoria bakoitzeko irabazleak 400 euroko saria bereganatuko du. Aurkezteko bestelako lanek, berriz, 100 euro bereganatuko dituzte.

