Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Koldo Ortega - Historialaria

"1934. urtean 56 sagardotegi zeuden Hondarribian"

Zergatik Hondarribiko ama birjina sagarrondokoa da? Galdera horrekin hasi zen Ortega bazterrak miatzen. Ikerketa horrek liburu bat izan du ondorio, argitaratu berri duena: 'Sagardoaren kultura Bidasoan'.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/09

Askok sagardoan pentsatzean Astigarragan, Hernanin edota Urnietan jartzen dute burua. Sagardotegiak Hondarribian? Historia gutxi izango da hor bada! esango lukete horiek. Baina Koldo Ortegak beste ikuspuntu bat eman nahi izan dio horri. Bidasoa ibaiaren alboetan sagasti ugari izan dira mendez mende, baita Jaizkibelen magalean ere. 50 sagardotegi baino gehiago ziren Hondarribian 1936ko gerra hasi baino lehen, eta herriko baserri eta etxe askotan zeuden dolareak. Horrelako datuekin bete du Ortegak Sagardoaren kultura Bidasoan liburua, argitaratu berri duena.

Hondarribia ez al zen bada txakolina egiteko mahatsez beteriko lekua?

Hondarribira etorri nintzenean gauza askotaz konturatu nintzen, herri honek historia sakona duelako. Baina haietako batek atentzioa eman zidan. Hemen, ama birjina, jasokundekoa eta sagarrondokoa da. Nola sagarrondokoa? Ez nuen ulertzen. Ez nuen sagarrondorik ikusten ama birjinaren inguruan. Beti lotu izan nuen Hondarribia txakolinarekin, Hondarribi zuri eta Hondarribi beltz mahatsak direla-eta. Orduan ikertzen hasi nintzen, kuriositateak bultzaturik, sagarrei eta sagardoari buruz. Aipatzekoa da aldi berean Hondarribian gehien entzuten den abizenetako bat Sagarzazu dela. Hor ere badago zerbait.

Aurkitu zenuen zerbait, ezta?

Noski. Artxiboak begiratuz, jendearekin hitz eginez, ikerketan sakonduz… Bidasoan jarri dut nire jomuga, Bidasoa ibaiak bustitzen dituen herrietan. Gehien bat Hondarribian, Irunen eta Beran, adibidez. Prentsa eta aldizkariak ere kontrolatu behar nituen, eta pixkanaka aurrera joan nintzen. Laguntza behar nuen informazio fluxu hori guztia prozesatzeko, eta horregatik adituei laguntza eskatu nien. Zein aditu? Bada gai hau noizbait ukitu dutenak. Sagardoaren eta itsasoaren arteko harremana lantzeko oraingo Itsas Museoko zuzendari Xabier Alberdirekin egon nintzen. Lurdes Odriozolarekin ere, adituenetatik adituena. Pascal Mitxelena herritarrarengana ere jo nuen.

Orduan, zer dago zehazki liburuan?

Azken 400-500 urteetako historia. Sagardoaren historia, noski. Erdi Arotik aurrera sagardoa eta txakolina kontsumitzen ziren lurralde hauetan, eta mende horietako bilakaera agertzen da bertan. Lotura bat egin nahi izan dut, iraganaren eta etorkizunaren artean. Historia egitea beharrezkoa da, sustraiak ezagutzea beharrezkoa da, aurrera egin nahi badugu. Horregatik, hein batean belaunaldi berriei zuzendutako liburua da hau, ikus dezaten nondik gatozen. 

Sagardotegi asko izan al ziren Hondarribian?

1934. urtean 56 sagardotegi zeuden Hondarribian. Baserri askotan egiten zen, hori baitzen baserritarrek edateko zutena. Baina gauzak asko aldatu dira. Horregatik hitz egiten dut etorkizunari buruz, pozik nagoelako orain dugun egoerarekin, baina aurrera begira hobetu daitekeelako. Hondarribian aurtendik badugu sagardotegi berri bat, Higeralde Sagarlekua, eta pozgarria da albistea. Bixen Maganen proiektua da, eta baditu hainbat proiektu sagarrekin eta sagardoarekin. Irunen ere, Iñaki Bengoetxearen alabek hartu dute Ola sagardotegia. Nik badut sentimendu bat, eta esaten dit etorkizun oparoa edukiko duela sagardoak Bidasoan.

Iraganera begiratuz, landa eremura mugatzen al ziren dolareak?

Askotan baserriarekin batera eraikitzen zen dolarea. Mota askotakoak aurkitzen ziren Hondarribian, Josu Tellabidek ikertu zuenaren arabera. XVI. eta XVII. mendekoak adibidez, Zaldunbordakoa kasu. Barroko garaikoak ere badaude, Erromeroeneakoa adibidez, eta baita burdinezko ardatza zutenak ere, hala nola, Artzukoa. Hori sagardoa egiteko zen, baina ondoren, baserri batzuek bazituzten upeltegiak, jendea bertaratzeko, eta elkartzeko.

Alde Zaharrean eta Portuan ba al ziren dolareak?

Bai noski. Alde Zaharrean, adibidez, Salaberriaren dolarea ikaragarria zen, Murrua kalean. Ubilla kalean ere baziren, Kale Nagusian, Panpinot kalean, Arma plazan, Apezpiku kalean… asko zeuden, askok etxea harresi barruan eta lurrak kanpoan zituztelako. Jose Maria Salaberriaren dolarea, Murrua kalekoa, ikaragarri handia zen, hiru pisukoa. Lantegi bat zen. Portuan ere noski baziren, baita Amute eta Mendelun ere, hala nola, Gartzianea, Sarasolarena, Ubiñenea, Albisuren etxean Mendelun… Hondarribi guztia beteta zegoen, eta haietako asko upeltegi eta ondoren sagardotegi bihurtu zituzten. Azken urteetan bakarra izan genuen, Sagarzazu sagardotegia, Serafin Sagarzazuk eramandakoa. 

Herrian dolareak zituztenak, nondik lortzen zituzten sagarrak?

Duela mendeak, Alde Zaharrean etxe handiak eta jauregiak egin zirenean, bertako jabeek hortaz gain, lurrak eta baserriak zituzten landa auzoetan. Sagasti asko zeuden lur haietan, eta beraz, han jaso eta harresien barrura sartzen zituzten. 

Hainbesteko arrakasta bazuten sagardotegiek, zergatik dago bakarra egun Hondarribian?

Momentu batetik bestera ardoa iritsi zen. Baserri munduarekin lotzen dugu sagardoa, eta baserri munduak ere behera egin du. Lehen sagardotegietara jendearekin elkartzera joaten ziren, topaguneak ziren eta. Gizarte funtzioa zuten, eta gainera sagardoa jende umilaren edaria zen. Orain beste gauza bat da, masifikatu egin dira, autobusak antolatzen dira, eta beste modu batera ulertzen ditu jendeak sagardotegiak. Itsasoan ere asko erabiltzen zen, eskorbutoaren aurka egiteko, baina egun jada hori ez dugunez, itsasoan ez da beharrezkoa. Sagastiak hor daude, Jaizkibelen magalean asko ikusten ditugu, baina ez dira sagarrak lantzen lehen bezainbeste.

Dolarerik ere ez al da bertan?

Hainbat oraindik baserrietan daude, baina ez dira erabiltzen, eta egoera oso eskasean daude. Hondarribian garrantzitsuena Erromeroenean dugu, hor bertan baitago dolarea oraindik. Zahartua dago, eta nik beti pentsatu izan dut oso polita izango litzatekeela dolare hori konpondu, mantendu eta erabiltzea.

Sagardotegiak galduz, euskal giroa ere galdu al du Hondarribiak?

Bide onetik doa galdera hori. Lehen ezin zen ulertu sagardotegia bertsolaririk gabe, jairik gabe. Beraz, bat aldentzen denean bestea ere urrutira doa. Euskaraz hitz egiten zen garai haietan, eta baserrietan gehienbat. Euskara jaun eta jabe izan da herri honetan, topalekuetan, jendearen artean, eta noski, hor sagardotegiek bazuten zer esan. ■

Itsas herria da Hondarribia. Sagardoa eta itsasoa, harreman estua izan zen ura ezta?

Erabat. Liburuan atal oso bat oinarritu dut horretan. Ikusi ditzakegu fakturak eta paperak, non ikusten den sagardoa saltzen zela itsasontzietan eramateko. Eskorbutoaren aurkako sendagarria zen, eta erabat beharrezkoa. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

61 urteko paziente onkologiko bat tximino baztangak jota hil da Donostia ospitalean

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.