Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ongizatearen plaza bihurtu dute Zabaltza plaza

Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonen ongizate integrala sustatzeko 'plaza ibiltaria' jarri dute bi egunez Irungo Erdigunean; gaur azken eguna izango da.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/10/08

Bi egunez ongizatearen plaza da Zabaltza plaza. Atzo, hilak 7, Gipuzkoako Foru Aldundiak pertsonen ongizate integrala sustatzeko “plaza ibiltaria” inauguratu zuten. Gaur ere bertan izango da, eta arratsaldera bitarte, hainbat jarduera antolatuko dituzte. Hilabeteotan Gipuzkoako hamar herritan izan da egitasmo hau, eta Irunen ere geldialdi bat egitearen garrantziaz hitz egin zuten Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Nuria Alzaga Irungo alkateordeak: “Garrantzitsua da gai hau Irungo plazaraa ere ekartzea, denon artean bilatu ditzagun erantzunak fenomeno hauen aurrean”.

Egitasmo honen bitartez, gazteen ongizatea, bakardadeak, ariketa fisikoa, elikadura osasuntsua, migrazioa, harrera, tabuak, emakumeen zikloak, integrazioa, heriotza eta dolu prozesuak landuko dituzte. Erronka konplexu honi aurre egiteko modu kolektiboan eta komunitate loturak sustatuz landuko dituzte gaiak. “Irunen egunero lan egiten dugu pertsonei laguntzeko, isolamenduaren prebentzioa, Laguntza gutunak, Gazteekin edo Gurasoekin programekin, besteak beste”, azpimarratu du Alzagak.

Atzo, Adinberri programak hasiera eman zion bi eguneko egitarauari. Iñigo Vicens prestatzaile fisikoak kirol saio irekia egin zuen, eta jarraian, Raquel Rodriguezek eta Naia Rosek mildfulness terapia saioa eta estimulazio kognitiboko tailerra egin zuten, hurrenez hurren. Goizeko bigarren txandan, Itziar Sistiagak Laguntza Gutunak proiektua garatu zuen Irungo Udalaren laguntzarekin. 

Arratsaldean, berriz, Endaneak etxe osasuntsuago eta atseginago sortzeko landaregintza tailerra egin zuen. Eguna amaitzeko, 18:00etatik 19:30ak bitarte, heriotza, tabuak eta dolu prozesuak hizpide izan zituen Bidasoa Zurekin elkarteak antolatutako mahai inguruak. Lehen pertsonan bizitako testigantzak ere kontatu zituzten. 

Gaur, beste hainbeste jarduera

10:00etan, gosari osasuntsuaren tailerrarekin hasiera eman diote bigarren eta azken egunari. Elikaeneako Anne Otegik, Mugarrieta Ganadutegiko Ion Areitioren laguntzarekin, gosari osasuntsua prestatuko du tokiko eta sasoiko produktuekin. Tripak bete ondoren, gazteen txanda izango da. Sare sozialekiko adikzioa, gaitasun sozialen galera, suizidioa, eta oro har, hiperkonexioaren eraginen gaineko eztabaida egingo dute. Protagonistak gazteak izango dira eta faktore ugari izango dituzte hizketagai. 

Bi eguneko jarduna gaur arratsaldean amaituko dute. Cristina Lajas dietista eta nutrizionistak perimenopausia eta menopausian elikaduraren eginkizuna azalduko du, 18:00etatik aurrera. 19:00etatik 20:00etara, migrazio prozesua bizi duten gazteen esperientziak erdigunera ekarriko dituzte, eta Irunera iristeko bidea eta hirian euren lekua aurkitzeko prozesua nolakoa izan den kontatuko dute. Bukatzeko, Txorimaloak Soinu Taldeak eta Elatzetako Kantu Lagunek bi jardunaldien itxiera girotuko dute, herritarrek bi egunetan bizitako esperientziak kontatzen duten bitartean. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.