Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Etxebizitza publikoak hasieratik amaierara kudeatu nahi ditu udalak

Elementu aktiboa izan nahi du Hondarribiko Udalak, etxebizitza babestuak esleituz, kalifikatuz eta kontrolatuz, hasierarik amaierara. Ordenantza lantzeko parte hartzeko saioak egingo dira urriaren 15ean.

Maddalen Kuboaren artxiboko plano bat.Abotsanitz
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/10/08

Hondarribiko Udalak, HAPOaren onarpena gertu ikusten duelarik, etxebizitza publikoak antolatuko dituen ordenantza berriaren prozesua abian jarriko duela iragarri du gaur bertan. Igor Enparan alkateak eta Estitxu Urtizberea Hirigintza zinegotziak agerraldia egin dute gaur areto nagusian, eta bertan aldarrikatu dute udalak elementu pasibo bat izateari uzteko nahia, etxebizitza publikoaren kudeaketari dagokionez.

Alokabide bezalako tresnak interesgarriak izan daitezkeela dio Enparanek, baina herri txikiagoetara edota zerbitzu nahikoak ez dituenetara begira. “Elementu pasiboa izateari utzi nahi diogu. Orain arte udalak bigarren eskuko etxebizitzetan bitartekari moduan jokatzen zuen, eta udal titulartasuneko etxeak Alokabideri lagatuz”. Ordenantza berria onartuko balitz eskumen handiagoa izango luke Hondarribiko Udalak babes ofizialeko etxebizitzen gainean. “Etxebizitza publikoen sarbidea, esleipena, kalifikazioa, erabilera eta kontrola ongi antolatzeko xedea dugu”, gehitu du alkateak.

Urtizberea HAPOak edukiko dituen aldaketez adierazi da: “Epe motzean espero dugu HAPOa onartzea. Hori izaterakoan, eraikitzen hasiko gara, eta horregatik da beharrezkoa ordenantza berri hau, etxebizitza berri horien banaketa kudeatzeko. Ezin dugu eraiki ondoren horrelako gauzak zehazten ibili, aurreratzea beharrezkoa da”. Oraingoz, udalak Montañenean eta Madalen Kuboan hainbat etxebizitza ditu aurreikusita eta hitzartuta, baina zinegotziak esan bezala, HAPOa onartzerakoak, beste hainbat obra berri planteatzeko momentua iritsiko da. HAPOa azken txanpan sartu da Abotsanitzeko bi politikariek azaldu dutenez. “Kostaldea kudeatzen dutenen ebazpena falta zaigu. Gure aurreikuspena da urte bukaerarako onartua egongo dela, edo hori da behintzat gustatuko litzaguikeena”.

Etxebizitzaren afera eguneroko ordenean dago beti Hondarribiko Udalean. Urtizbereak argi du Hondarribitik ihes egin behar izan duten pertsona asko daudela inguruko herrietan, gehien bat jende gaztea, Hondarribian etxebizitza lortzea oso urruti ikusten dutenak. “Etxebizitza parkea beharrezkoa dugu, herritarrak herrian bizi daitezen eta kanpora joan direnak itzultzeko aukera izan dezaten”, azaldu du Urtizbereak. Horregatik ere, plan berri horrekin, etxebizitza publikoaren eskaera egitera hurbildu nahi dituzte kanpora joan diren horiek. “Pixkanaka guztion artean baldintzak eta beharrak mugatzen joango gara”.

Parte hartze prozesua

Ordenantza guztiek bezala, honek ere prozesu jakin bat jarraitu behar du. Lehenik, herritarrei irekiko zaie, haien alegazioak edota proposamenk helarazi ditzaten. Ondoren, prozesu horren baitan garatutako alegazio horiek, onartuko balira, ordenantzaren zirriborroan gehituko lirateke, eta hori bera onartu beharko luke udalbatzak behin betiko. Jendaurreko prozesua ez ezik, udalak parte hartze saioak eskaini nahi dizkio herritarrari, ordenantza berriaren proposamena aurkezteko, eta haiekin batera erabakiak hartzeko. Urriaren 15ean izango dira, 10:00etan eta 18:00etan, Itsas Etxean.

Etxebizitzaren aferaren harira ere, maiatzean eskatu zion Hondarribiko Udalak Eusko Jaurlaritzari udalerria eremu tentsionatua izendatzeko prozesua abian jartzea. Enparanek uste du, gaur egun jada eraikita dauden etxebizitzetan eragiteko tresna beharrezkoa dela, eta badela udalaren lehentasunetako bat.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.