Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Eduardo Txillidaren eta Remigio Mendibururen arteko elkarrizketa, artelanetan

Erakusketa estreinakoz izango da Irunen; 24 artelan hautatu dituzte, eta 2027ko urtarrilaren 10era ikusgai izango dira, Menchu Gal aretoan.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/10/08

Ezagunak dira Eduardo Txillida eta Remigio Mendiburu. XX. mendeko bi artista euskaldun handi izan ziren, biak eskultoreak, gainera. Urteetan, balore handiko figura ugari egin zituzten, eta horietatik, 1960ko hamarkadako 24 artelan Menchu Gal aretoan ikusgai izango da datorren urteko urtarrilaren 10era bitarte. Denboraren ispilu erakusketaren lehenengo geldialdia izango da Irun, eta Cristina Labordak abuztuan aurreratu zuen bezala, “benetako plazera da Irunen gisa honetako erakusketa bat antolatzea”. 

Ikusgai egongo diren artelanetatik hamabi izango dira Txillidarenak, eta gainontzekoak, Mendibururenak. Aurkezpen ekitaldian, bi eskultoreen senideak izan dira; hala nola, Mikel Txillida, Txillida Leku museoko zuzendaria. Erakusketa honek bi komisario izango ditu: Estela Solana eta Juan Pablo Huercanos. Biek azaldu dute erakusketa honen abiapuntua zein izan den: “Denboraren ispilu, Remigio Mendibururen olerki bat du abiapuntu, eta prozesu eskultorikoaren, denboraren eta kultur testuinguruaren arteko harremanari egiten dio erreferentzia”. Erakusketarekin batera, Maite Zabaletak erakusketaren katalogo berezia diseinatu du, eta 12 euroan dago salgai. 

Erakusketak, bi eskultoreen lanek desberdintasunak eduki arren, begirada bateratua eskaintzen du. Materia, espazioa, sormen-prozesua eta artearen, naturaren eta lurraldearen arteko lotura bakoitzak nola ulertzen zuten erakutsiko du. 1960. urte inguruan, Txillida eta Mendiburu azken honek Hondarribian zeukan tailerran elkartu ziren, eta han bertan, Sidney eta A. Lurie Waintrob estatubatuarrek ateratako argazkiak ikusgai izango dira, beste artelanekin batera.

Menchu Gal aretoa ostiraletan eta larunbatetan zabalik egongo da arratsaldez, 18:00etatik 21:00etara; igandeetan, berriz, goizez irekiko dute, 11:30etatik 13:30etara. Gainera, erakusketarekin batera, familientzako tailerrak antolatuko ditu Maushaus arkitektura tailerrak. Guztira, hiru saio egingo dituzte: hilaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 11n. Udal euskaltegian egingo duten tailerraz gain, bisita gidatu bat egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Jarduera doakoa den arren, aurretik izena eman beharko dute. 

Menchu Gal aretoa, euskal sorkuntzaren topagunea

Ez da lehenengo aldia Eduardo Txillidaren zein Remigio Mendibururen artelanak Menchu Gal aretoan ikusgai daudela. Aretoa 2010ean zabaldu zuten, eta hasieratik euskal sorkuntzaren eta artelan garaikideen difusioan jarri du arreta. Zabaldu eta hurrengo urtean, 2011n, Txillidaren erakusketa bat antolatu zuten; eta, 2014an, berriz, Mendibururen txanda izan zen. Oraingo honetan, lehen aldiz, bi eskultoreen artelanak erakusketa berean ikusgai izango dira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hogei urteko espetxe zigorra onartu du Pasaian bikotekide ohia tiroz hil zuen gizon batek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.