Nekazaritzako makinen azterketa teknikoa egin daiteke Hondarribian
Azaroaren 10ean egingo dute, urtero bezala, Jostaldiko aparkalekuan.
Behemendi Landa Garapeneko Elkarteak nekazaritzako makinen azterketa teknikoak antolatu ditu eskualdeko udaletxeen laguntzarekin. Hondarribian azaroaren 10ean egingo dute, Jostaldiko aparkalekuan, urtero moduan.
Orotara bost herritan jarriko dute ikuskapen unitate mugikorra, eta udalerri horietako zein inguruko herrietako baserritarrek izango dute bertara joateko aukera, nahiz eta gertuen egokitzen den herrira joatea gomendatu duten.
Makinen azterketa egiteko txanda aurrez eskatu behar da Irungo I.A.T. estaziora deituta; horretarako 943 62 63 00 zenbakira deitu eta 1 zenbakia sakatu behar da.
Ikuskapenak 50,54 euroko kostua du, eta eskudirutan egin behar da ordainketa kopuru zehatza eramanda. Azkenik, nabarmendu dute beharrezkoa dela seguruaren ordainagiria eramatea.

