Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Hondarribiko hotelen %95a bete da udan, Irunen, %98a

Bidasoa Bizirik plataformaren bidez eman dituzte Hondarribiko eta Irungo udako turismo datuak. Jende asko bertaratu da eskualdera, eta horrek abantaiak eta desabantailak sortzen ditu.

Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia,Irun
2026/09/18

Bidasoa Bizirik plataformak udako Irungo eta Hondarribiko turismoaren datuak plazaratu ditu, “balorazio positiboa” mahaigaineratuz. Estitxu Urtizberea Hondarribiko zinegotziak eta Nuria Alzaga Irungo udaleko politikariek eman dituzte datuak, agur, Arma Plazan. Orotara, ia ezinezkoa da jakitea zenbat bisitari iritsi diren Bidasoara udan, baina hainbat datu begiratuz, ikusi daiteke, adibidez, turismo bulegoen erabilera edota hotelen okupazio maila oso altua izan dela.

Argi dago Irunen eta Hondarribiaren turismo ereduak ez direla berdinak. Irunen, hotelen okupazio maila oso altua izan da, %98koa zehazki, baina ondoren, bertan lo egiten duten turista askok beste herri eta hiri batzuk aukeratzen dituzte eguna pasatzeko, eta beraz, kontsumitzeko. “Saiatu behar gara Irun ere helmuga turistiko bat bilakatzen, erakargarriak izaten, ez soilik logela moduan funtzionatzeko”, azaldu du Alzagak. Horri gehituz, esan du Irungo eskaintza kultural eta turistikoa bisitatzen duten pertsona askok, berriro ere bertara itzultzeko asmoa erakusten dutela. Oiasso museoa edota Irugurutzetako minak dira Irungo erakargarri turistiko handienak, eta aurten, udan, milaka bisitari izan dituzte. Oiasso museoak 8.000 bisitari inguru izan ditu eta minetara doan trenean 700 pertsona inguru igo dira.

Hondarribia aldiz, beste mundu bat da. Mundu osoko pertsonak hurbiltzen dira bertara, asko eta asko sare sozialek bultzatuta, bertan Euskal kostan galdu ezin duzun herria irakurri edo ikusi dutelarik. Hotelen okupazioa %95ekoa da, eta Urtizbereak esan duenez, Hondarribiko hotelen eredua oso ezberdina da Irunen dagoenarekin alderatuta. “Hondarribian ditugun hotelak jabe txikikoak dira, ez dugu kate handiko hotelik. Horrek eragiten du urte osoan zehar irautea zaila izatea, eta askok, neguan ixteko erabakia hartzen dute”, esan du Turismo zinegotziak. Abuztua izaten da turismo gehieneko hilabetea, eta hori datuetan ikusi daiteke. Hondarribian, uztailan, hotelen okupazioa %89koa izan zen, eta abuztuan %95ekoa.

Urtizberea herritarrez eta turismoarekin duten harremanaz mintzatu da. “Kontzienteak gara bai Portuan eta baita ere Kale Nagusian bizilagunek turismo jario handia jasan behar dutela. Saturazio sentimendua badago, eta lanean jarraitu behar dugu hori orekatzearen aldera, turismo arduratsu horren bila”. Gaur egun, Aste Santutik aurrera ikusi daitezke bisitariak Hondarribiko kaleetan zehar, ia azaroa arte. Horrek, herritarren kexak hedatu ditu azken urteetan, eta hainbat plataforma mobilizatu dira horren aurka, hala nola, Bidasoko Gazte Langileen Asanblada, eta duela bi urte egindako Turistak gara gure herrian kanpaina.

Agenda eta trafikoa

Turismo bulegoek ere bisita gehiago jaso dituzte aurten iaz baino. Bi herrietakoak gehituz, 17.000 pertsona baino gehiago pasa dira bertatik, eta haietako hein handi bat, %40a inguru, atzerritarrak izan dira. Herriak ezagutzeko edota bertako aktualitate kulturala zein den jakiteko leku aproposenak dira bulegoak. “Gure paisai naturalaz gain, eskaintza kultural handia dugu, eta badakigu horrek ere bisitariak erakartzen dituela. Dies Oiassonis, Bidasound, Euskal Jira… sortzen ari garen agenda anitza da, eta horrek jendea erakartzen du”, esan du Alzagak. 

Turismoak erakartzen duen arazo handienetakoa eskualdean sortzen den trafikoa izaten da. Irunen nabariak dira trafiko arazoak, muga ondoan egonda, jende askok bertatik pasa behar duelako Europara joateko edo Espainia aldera bidaiatzeko. Baina Hondarribian ere, inbutu bat izanez, herriko sarrera eta irteera ia bakarrarekin, ezinezkoa egiten da egun askotan bertara autoarekin gerturatzea. Urtizbereak adierazi du, herriko Udaltzaingoarekin elkarlanean pixkanaka hobetzen doazela afera horretan. Aurten, adibidez, jada Amuteko biribilgunean, hondartzako aparkalekuaren edukieraren berri eman da, horrela, bisitariei aukera emateko zer nolako kapazitatea dagoen jakiteko eta beharko balitz atzera itzultzeko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat hil da Oiartzungo zerbitzugune batean, trafiko istripuz

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.