Literatur taldeen izen ematea ireki du liburutegiak
Hilean behin elkartzen dira, liburu berdina irakurrita, eta hari buruz eztabaidatzen eta hitz egiten dute.
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko dute urriaren 24an. Litertur tailerrak laster hasiko dira, eta jada izen ematea irekita dago. Literaturaren inguruan, gazteleraz eta euskaraz disfrutatzeko aukera paregabea eskaintzen du Udal Liburutegiak. Guztira bost talde osatuko dira. Gazteleraz CIta con el libro egitasmoak bi talde izango ditu. Euskaraz aldiz, Liburuaren hitzordua eta Irakurketa erraza talde bakoitza eta larunbatetan, gazteleraz ere, Un sabado, un libro.
Taldeen xedea irakurketa sustatzea eta hortaz gozatze da. Horregatik, hilabetero elkartzen dira, denok liburu berdina irakurrita, hari buruz eztabaidatzeko eta mintzatzeko. Dinamizatzaile baten esku daude taldeak, eta hark bideratzen ditu saioak. Batzuetan ere, liburuaren egilea gonbidatzen dute, lana sakonago ezagutzeko.
Izen emateko, liburutegiko harreran egin daiteke, baina baita ere 943 11 12 95 telefonora deituz. Irailaren 23ra arte dago izen ematea irekia.

