Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ioseba Amunarriz: "Garaipenak lortu ditut, baina inoiz ez nuke horrelakorik esperoko; ohore handia da"

Hunkituta eta pozez jaso du Urrezko Intsignia Ioseba Amunarrizek. Udaletxean egin diote omenaldia, senideez eta arraun munduko lagunez inguraturik. Hondarribiko patroiak "urte luzez egindako lana eta erakutsitako konpromisoa" nabarmendu dute.

Goiatz Iza Erkis
Hondarribia
2026/09/07

Egun handia izan da gaurko irailaren 7a Ioseba Amunarrizentzat. Herriko jaietako txupinazoa bota ostean, udaletxean omendu dute bere senide, lagun eta arraun klubaz inguratuta “urte luzez erakutsitako lana, leialtasuna eta konpromisoagatik”. Udaletxeko arkupean agurra dantzatu diote lehendabizi Hondarribiko patroiari, eta jarraian, Igor Enparan alkateak eman dio Hiriko Urrezko Intsignia.

“Kirolak erakusten du garaipenak ospatzen direla, baina ikasi, porrotetik ikasten dela. Haizea alde duzunean gidatzea erraza da, baina itsasoa zakar dagoenean, patroiaren lana ezinbestekoa da, eta hori da gaurkoan Hondarribiak aitortu nahi dizuna”, hasi da alkatea. “Garaipen bakoitzaren atzean dagoen lana” goraipatu du Enparanek, izan negu hotza izan urduritasuna edota itsaso txarra. Halaber, patroiaren jaioterria eta horrek duen garrantzia nabarmendu du. “Hondarribik betidanik izan du lotura itsasoarekin, arraunarekin eta Ama Guadalupekoarekin. Belaunaldiz belaunaldi transmititu dugu herrian arraunaren kultura, eta zu, Ioseba, kultura horren parte zara”, esan dio Enparanek zuzenean Amunarrizi.

“Eredua” da Amunarriz, alkatearen hitzetan, txikitasunetik hasi eta goraino iritsi delako, bidean “lanaren, taldearen eta konpromisoaren balioa” erakutsi duen bitartean. Hondarribiarren izenean, eskerrak eman dizkio alkateak, “urteetan harro erakusteagatik herriaren izena itsasoan”. Hunkituta entzun ditu alkatearen hitzak patroiak. “Baina, denaren gainetik, eskerrik asko erakusteagatik gauzak egiteko modu batek ere uzten duela arrastoa”.

“Gaur ez dizugu beste estropada bat irabazteko eskatuko; gaur, gelditu, eta jaso ezazu herri honen maitasuna eta aitortza”, esan dio alkateak. Irribarretsu erantzun dio Amunarrizek lehen lerrotik. Jarraian, txalo zaparrada artean jaso du intsignia. Adi-adi entzun dio aretoak hunkituta eta urduri agertu den omenduari. “Hasteko, eskerrik asko udal zinegotzi, alkate eta Hondarribiko herriari. Niretzat ohorea da intsignia hau jasotzea”. Aitortu du txapelketa asko irabazita ere, “inoiz” ez lukeela horrelakorik esperoko.

Emozioarengatik kosta egin zaio hitz egitea, baina tente eutsi dio eskuz idatzitako diskurtsoari. Omendua bada ere, azpimarratu du jende asko dagoela horren atzean. Alde batetik, senideei eman dizkie eskerrak, “egunerokotasunean ondoan” izateagatik. Beste aldetik, arraunlariei, “hainbeste urtetan elkarrekin bizitako une ahaztezinengatik”. Gero, herritarrei, “elkartasuna garrantzitsua” dela erakusteagatik, eta baita arraun klubari ere, “beti zintzotasunez” aritzeagatik berarekin. Eta bukatzeko, emozioa ezin eutsirik, zendutako aitonari eskaini dio intsignia. Txalo zaparrada luzearekin erantzun dio aretoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gaur hasi dituzte Azpeitiko Corrugados lantegia eraisteko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Alokairu kontratua amaituta etxetik egotzi nahi dituzten hamahiru familiaren egoeraz ohartarazi du Kaleratzeak Stop plataformak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Tabuak kutxatik aterata, giro ederrean ospatu dute Inurri Eguna Usurbilen

Kultura, Gipuzkoa

Nazioarteko artistak eta euskal musikariak izango dira Boga Boga jaialdian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Joseba Zalakain izango da Gipuzkoako Zainketen eta Gizarte Politiken Ebaluaziorako Agentziako zuzendaria

Euskal Herria, Gipuzkoa

EH Bilduren Gipuzkoako Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du ahaldun nagusirako hautagai izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak zaintza kameren grabaketak eskatu dizkie Azpeitiko saltokiei, hiltzailea aurkitzeko lagungarri izanen direlakoan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Azpeitiko hainbat etxebizitza miatu ditu, baina ustez taxilaria hil zuen susmagarria aurkitu ez

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako Foru Aldundiak politika publikoek pertsonen bizi kalitatean duten eragina neurtzeko agentzia bat sortu du

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.