Irungo hotelek %93ko okupazioa izan dute uztailean
Irungo Udalak iragan uztailean izandako turismo datuak partekatu berri ditu. Alkateak positiboki baloratu ditu.
Lau hotelek ireki dituzte ateak Aste Santuan; beste seiak itxita jarraitzea erabaki dute. Irungo Udalak iragan uztailean izandako turismo datuak partekatu berri ditu. Erakundeak aipatu du Irunek “gure eskualdeko erreferentziazko helmuga izaten jarraitzen” duela, eta uztaileko datuek hori islatzen dutela. Datuei erreparatuz gero, hotelen okupazioa %93koa izan da (iazko ehuneko baino “hein bat txikiago”). Nazioarteko turismoak gora egin duela ondorioztatu dute eta kulturari lotutako bisita gehiago izan direla aurten.Â
Cristina Laborda alkateak oso positiboki baloratu ditu datuak: “Uztaileko datuek erakusten dute Irunek gero eta turista gehiago dituela, eta, gainera, gero eta bisitari gehiago erakartzeko gai garela. Hirian ostatatzen diren hamar pertsonatik lau beste herrialdeetakoak dira, eta datu hori oso esanguratsua da”.Â
Oiasso Museoaren goranzko joera nabarmendu nahi izan du udalak. Aurtengo uztailean %21 handitu dira bisitak, orotara, 3.549 lagun pasatu dira bertatik. Bisita gidatuek ere harrera ona izan dutela ondorioztatu du erakundeak.Â
Labordak, balorazioa bukatzeko, honakoa esan du: “Ondarea, historia eta kultura ditugu, bai eta baliatu beharreko egoera pribilegiatua ere. Oiassok, Iruguretzat eta bisita gidatu berriek gero eta arrazoi gehiago ematen dizkigute Irunera etortzeko, hiria ezagutzeko, eta hementxe geratzeko”.Â

