Ia 2.000 euro bildu dituzte minbiziaren aurka
Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak boluntarioki 1.926,49 euro bildu ditu asteburuan, Hondarribian jarritako hainbat puntutan.
Minbiziaren Aurka Gipuzkoaneko kideak, kasu hartan, Irunen. Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteko kideek eskerrak eman dituzte, asteburuan Hondarribian egindako diru bilketan jasotako emaitzaren ondoren. Ia 2.000 euro bildu zituzten boluntarioek, jendearen esker onak bultzatuta. Zehazki 1.926,49 euro lortu zituzten, denak ikerketa onkologikora bideratuko direnak.
Herriko hainbat puntutan jarri zituzten boluntarioek mahaiak, jakinda udaran zehar, jende asko dabilela Hondarribiko kaleetan zehar. “Diru bilketaren xedea, gizarte osoak minbizia dutenpertsonei babesa ematea; ikertzaile, osasun-langile, boluntario, psikologo etagizarte langileekin konpromisoa hartzea eta ikerketa onkologikorako dirua biltzen laguntzea izan zen”, adierazi dute minbiziaren aurkako mugimendutik.

