Hainbat arlo jorratuko dituzte bihar eta etzi Ongizate Plazan

Zahartzaroa, osasuna, kirola, loregintza, nutrizioa... hainbat hitzaldi eta tailer izango dira San Pedro kalean.

San Pedro kalea izango da Ongizate Plazaren erdiguea

Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez, bihar eta etzi Ongizate Plaza egingo dute Hondarribian, San Pedro kalean zehazki. Bizitzako hainbat arlo jorratuko dituzte, hala nola zahartzaroa, kirola, bakardade ez hautatua, nutrizioa… Horretarako adituen testigantzak izango dira gidariak, eta herritarrak entzuleak.

Bihar goizean Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Igor Enparan alkateak emango diote hasiera egitasmoari. Horren ondoren, lehen txanda zahartzaroari eskainiko diete. Iñigo Vicens entrenantzaileak sesio ireki bat egingo du, nahi duenak berekin entrena dezan. Horrez gain, Naia Rosek estimulazio kognitiboko tailerra egingo du eta Raquel Rodriguezek mindfulness terapia. Horren ondoren loregintza tailerra izango da San Pedro kalean ere, Endanearen eskutik.

Hainbat gauza izango dira. Programa guztia ikusteko, egin klik hemen.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.