Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emaitza onak eta errekorrak Espainiako Txapelketan

Asteburu honetan, Super Amara BAT taldeko atletak Malagan izan dira, bost atletek eta errelebo taldeak Espainiako zortzi onenen artean amaitu dute.

Gorka Correyero Llamas
Irun
2026/07/27

Asteburu honetan, Maila Absolutuko Espainiako Txapelketa jokatu dute Malagan, bertan, Super Amara BAT taldeko 15 atleta izan dira. Hiru eguneko jarduna eduki dute, eta orokorrean maila onean aritu dira. Egutegi nazionaleko hitzordurik garrantzitsuena da Espainiako Txapelketa, eta denboraldia borobiltzeko merezitako ginga izan da atleta askorentzat.

Emaitzen artean aipatzekoa da Alejandro Estebanek, Iker Arozenak, Naia Llorentek, Olaia Becerrilek, Douae Ouboukirrek, Aslin Quialak eta erreleboetako taldeak egin zuten lana. 4x400metroetan aritu ziren Alaine Agerralde, Alazne Garrido, Alazne Etxebarria eta Irati Fernandez, eta azkenean, seigarrenak izan ziren. Txapelketako azken proba izan zen emakumezkoen errelebo proba, eta bertan, Euskadiko errekorra gainditzea lortu zuten, 3:42.24 minututan. Lehia estua izan zuten amaierara arte, eta podiumarengandik bi segundo eskasera gelditu ziren. 

Esteban xabalinan aritu zen, eta 70,86 metroko jaurtiketa lortuta laugarren amaitu zuen. Arozenak ez du denboraldian zehar zore handirik izan lesioak direla eta, azken asteotan maila izugarrian aritu da, baita Malagan ere. Luzerako proban seigarrena izan da, 7,69 metroraino iritsita. Altuerako proban ere Super Amara BAT taldeak presentzia izan du, Llorente 1,70 metroko langa gainditzea lortu zuen zazpigarrena amaituz. Luzeran eta 3.000 metro oztopoetan, Becerrilek eta Ouboukirrek zazpigarren postuan amaitu zuten jarduna, besteak beste. Luzerako jauzian 6,19 metroko saiakera onena lortu zuen Becerrilek eta Ouboukirrek kronoa 10:14.74 minutuan gelditu zuen. 

Bestalde, Quiala pertikan laugarrena izan zen. Ezin izan zuen puntuazio ofizialik lortu, nahiz eta egindako jauzi bakarrean 3.91 metroko langa gainditzea lortu. Lehiaketatik kanpo parte hartu zuen, eta jauzi bakar horrek laugarren postuan kokatuko luke. 

Finaletatik kanpo, emaitza onak

Finalean egon gabe, parte hartu duten atleta guztiek emaitza oso positiboak lortu dutela adierazi du klubak. Uxia Pereira, 100 metro hesietan; Alazne Garrido, 400 metro hesietan; Ander Aramendi, 1.500 metroetan; Arinette Ngole, diskoan; Carla Arwen Martinez, 100 metroetan; eta, Manu Rodriguez, 110 metro hesidunetan, finaletik oso gertu izan dira. 

Espainiako Txapelketatik Mundukora

Alaine Agerralde 400 metro hesidunetan Euskadiko txapeldun izan zen, eta horrek Espainiako Txapelketarako txartela eman zion. Espainiakoan, berriz, ezin zuen bakarka parte hartu, berriki, Munduko Txapelketa jokatzeko deia jaso baitu. Hortaz, asteburu honetan soilik 4×400 erreleboetan parte hartu zuen. 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa Oregonen (AEB), abuztuaren 5etik 9ra. Agerraldek jokatu beharko duen lehenengo proba abuztuaren 6an izango da. 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Azahara Dominguezek hautagaitza aurkeztu du PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko

Euskal Herria, Gipuzkoa, Nafarroa

Eusko Jaurlaritzak argitu du ez duela baimenduko Aralar naturagune babestuari kalte egiten dion jarduerarik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Udalak etxejabe handiei begirako neurri sorta bat iragarri du, etxegabetzeak gelditzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.