Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Emaitza anitzak eta itsaso gogorrak asteburuan

Gizonezkoek estropada ederra egin zuten larunbatean, baina igandean azken aurrekoak izan ziren. Emakumeek, postu txarra izan zuten larunbatean, haizeak eraginda.

AITOR ARRIZABALAGA
Urko Iridoy Alzelai
Hondarribia
2026/07/27

Asteburu arraroa izan da pasatakoa Hondarribia Arraun Elkartean. Sailkapen ezberdinak jaso dituzte hiru traineruek, baina ez dute banderarik lortu. Neskek denboraldiko sailkapen okerrena izan zuten larunbatean, baina igandean berriro bigarrenak izan ziren. Mutilek, Donostiako estropada gogorrean bigarren postua lortu zuten, baina igandean azken aurrekoak izan ziren. Bigarren traineruak aldiz, sailkapen orokorrean haren alboan dabiltzanekin lehia gogorra izan du. 

Itsaso gogorra izan da asteburuan euskal kostaldean, eta noski, traineruek ederki nabaritu dute. Larunbatean, Donostian ziren Euskolabel eta Euskotren ligak, baina azken hauek ez zuten azkenean arraun egin. Gizonezkoek, erlojupekoa egin zuten, eta Ama Guadalupekoak haren indarra erakutsi zuen, bigarren postuan sailkatuz, Orioren atzetik. Denboraldiko sailkapen onena da bigarren postua oraingoz gizonezkoentzat, baina igandean ezin izan zuten errepikatu.

11. postuan izan ziren atzo, itsasoak eta haizearen menpe. Igandean, lehen txandan Bermeo lehiatu zen, larunbatean penalizazioa jaso zuelako, baina halere, Getxoko estropada irabazi zuen. Ez zen egun erraza izan, ezta ere sailkapeneko lehenengoarentzat, Oriorentzat, zortzigarren postuan gelditu ziren eta. Hondarribiak, ohorezko txandako hirugarren postua lortu zuen. Bosgarren postuan dago orain Ama Guadalupekoa orokorren, laugarrenetik (Getaria) sei puntura. Ioseba Amunarriz patroi onena bezala mantentzen da. Asteburu honetan Santurtzin eta Lekeition izango dira.

Emakumezkoak ere haizearen menpe egin zuten arrauna larunbatean. Ohorezko txandarako asko aldatu zen itsasoa, eta desabantailaz aritu ziren sailkapen orokorreko lehen lauak. Sestaon izan zen estropada, eta seigarren postuan bukatu zuen Hondarribiak. Halere, haien sailkapen orokorreko etsai nagusia, Zarautz, zazpigarren gelditu zen. Atzo, berriro ere gora itzuli zen Ama Guadalupekoa, bigarren postura zehazki. Zarauztarrak irabazi zuten estropada, lehenengo ziabogan jada lehenengoak izanik. Halere, sailkapen orokorrean Hondarribia da lehenengoa oraindik, sei jardunaldiren faltan 64 punturekin. Zarautzek 61 ditu. Larunbatean Ondarroan lehiatuko dira, eta igandean deskantsatzeko aukera izango dute.

Oreretakoekin lehian

Bigarren traineruak lehen postua lortu zuen bere txandan larunbatean, eta zazpigarren izan zen sailkapen orokorrean. Igandean, aldiz, hamargarren postuan gelditu ziren. Hibaikarekin lehia gogorra izaten ari dira Hondarribia B traineruko arraunlariak. Atzo, Hibaikak postu hobea lortu zuen, baina orokorrean oraindik aurretik dabil Ama Guadalupekoa, 46 punturekin. Hibaikak 43 ditu. Asteburuan Kantabrian izango dira, larunbatean Pedreñan eta igandean Santaderren.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Kultura

Etxebizitza izango dute hizpide 21. Feministaldian, bihartik aurrera

Kultura, Gipuzkoa

Erresuma Batuko The Epiphoni Consort abesbatzak irabazi du Tolosako Abesbatza Lehiaketa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Espainiako Gobernuak eraikiko ditu Martuteneko kartzelako lurretan egitekoak diren laurehun etxeak

Gipuzkoa, Kultura

‘Noraeza eta bidea’ izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Kultura, Gipuzkoa

Patxi Goenaga hizkuntzalaria hil da

Gipuzkoa, Euskal Herria

Salatu dute Azorak Donostian hutsik dituen etxeetako batzuk legez kanpoko pisu turistikoak direla

Kultura, Gipuzkoa

Gaur hasiko da Booktegi jaialdia, «literatura zentzu zabalean ospatzeko»

Gipuzkoa, Ekonomia

Gipuzkoako Foru Aldundiak %10 handituko du aurrekontua, 1.433 milioi euroraino

Kultura, Gipuzkoa

‘Desobedienteak 18/98’ antzezlanarekin hasiko dira Azpeitiko antzerki topaketak, bihar

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salatu dute azaroaren 11n bi adingabe dituen familia bat etxegabetu nahi dutela Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Larunbatetik aurrera, Renferen erabiltzaileek Hernani eta Irun arteko ibilbidea trenez egin ahal izango dute beti

Gipuzkoa, Euskal Herria

Errenteriako Udalak lursail bat laga dio Jaurlaritzari, alokairurako 45 etxebizitza babestu eraikitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.